Beja (herria)
Beja herria (arabieraz: البجا) Sudanen bizi den talde etniko bat da, baita Eritrea, Egipto eta Ekialdeko Basamortuko zenbait zatitan ere. 1.237.000 pertsona inguruko biztanleria du[1]. Bejek Bedawi hizkuntza dute ama-hizkuntzatzat, Afro-Asiar familiako Kuxtar hizkuntza adarrari dagokiona.
Beja | |
---|---|
Beja Kongresuaren bandera | |
Biztanleak guztira | |
50.000 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Sudan Eritrea Egipto | |
Hizkuntza | |
Bedawi hizkuntza, Arabiera, Tigrinyera | |
Erlijioa | |
Islam Suniak | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Historia
Bejak Sudango ipar-ekialdeko muturrean dagoen Hala'ib Triangeluko lurraldeko Kuxtar hizkuntzadun artzain nomadak dira[2]. Partzialki Kristautu ziren VI. mendean, eta hegoaldeko Bejak Aksumgo Erresumarena parte izan ziren goi erdi aroan. Bejak Islamera aldatu ziren XV. mendearen hasieran[2]. Beja islamiarra Sudanen musulmanen konkistan hartu zuten parte, hegoalderantz zabalduz. Hadendoa Bejak, XVIII. mendean, ekialdeko Sudanen nagusi ziren. 1880-1890eko hamarkadetako Mahdist Gerran, Bejak bi aldeetan borrokatu zuten, Hadendoak matxinoen alde jarri ziren, eta Bisharin eta Amarar tribuak britaniarren alde.[3]
Beja Kongresua 1952an eratu zen, Khartumen gobernuaren aurka lurralde autonomia lortu nahian. Progresio faltagatik zapuztuak, Beja Kongresua 1990eko hamarkadan Nazio Aliantza Demokratiko erreboltarian sartu zen. Beja Kongresuak modu eraginkorrean kontrolatu zuen Sudan ekialdeko zati bat, Garoura eta Hamshkoraiben zentratua. Beja Kongresuak Port Sudaneko oliobidea hainbat aldiz sabotatu zuen 1999 eta 2000 urteetan zehar. 2003. urtean Sudango gobernuaren eta Sudango Herriaren Askapenerako Armadaren arteko bake akordioari uko egin zioten, eta Darfur eskualdeko mugimendu matxinoarekin, Sudan Askatzeko Mugimendua/Armadarekin, bat egin zuten 2004ko urtarrilean. Sudango gobernuarekin bake akordioa 2006ko urrian sinatu zen. 2010eko apirileko hauteskunde orokorrean, Beja Kongresuak ez zuen Khartumgo Batzar Nazionalean eserleku bakarra irabazi. Hauteskundeen ustezko iruzurragatik haserrea eta bake akordioa ezartzeko erritmo motela zela eta, Beja Kongresua 2011ko urrian hitzarmenetik erretiratu zen eta, geroago, Sudan Askatzeko Mugimendua/Armadarekin aliantza iragarri zuen.
Geografia
Beja herria, oro har, Nilo Ibaia eta Itsaso Gorri arteko eremu zabal batean bizi dira, Sudan, Eritrea eta Egipto ekialdean, Ekialdeko Basamortua bezala ezagutzen den lekuan. Horietako gehienak Itsaso Gorriko Sudango estatuetan bizi dira, Port Sudan, Nilo Ibaia, Al-Qadarif eta Kassala inguruan baita Itsaso Gorriaren iparraldean, Gash-Barka, eta Anseba Eritrean, eta Egipto hego-ekialdean. Populazioz txikiagoak diren beste Beja talde etniko batzuk Egiptoko ekialdeko basamortuan bizi dira. Beja talde batzuk nomada dira. Egiptoko mendebaldeko basamortuko Kharga Oasian Aswango Presak lekuz aldarazi zituen Qamhat Bisharin asko bizi dira.
Izenak
Bejak "Blemmyes" deituak izan ziren Erromatarren garaian,[4] "Bugas" Ge'ezeko aksumdar inskripzioetan [erreferentzia behar]eta, Rudyard Kiplingek "Fuzzy-Wuzzy" deitu zien. Kipling Hadendowaei buruz ari zen, britaniarrek kudeatutako Turkiako gobernuaren aurkako borrokan, "Mahdi" sudandar buruzagia lagundu zutenak[3].
Hizkuntza
Bejek Beja hizkuntza hitz egiten dute, Bedawiyet edo To Bedawie bezala ere ezaguna. Afroasiar familiako Kuxtar adarrekoa da.[1]
Didier Morin (2001) hizkuntzalari frantsesak Beja eta Kuxtar hizkuntzaren beste adar baten arteko haustura lotzen saiatu da, alegia, Lowland Ekialdeko Kuxtar hizkuntzarekin, bereziki, Afarrera eta Saho hizkuntzak, bere hizkuntza hipotesia hiru hizkuntza hauek noizbait geografikoki ondokoak izan zirenaren egitate historikoan datza.[5] Beja gehienek hitzegiten dute Beja hizkuntza, baina zenbait azpitaldek beste lingua franca bat erabiltzen dute. Beni Amers taldekoek Tigre hizkuntzaren aldaera bat erabiltzen dute, Halengas taldekoek, ordea, Bedawiet eta arabiera arteko nahasketa bat.[5]
Arabieraren eragina handia bada ere, Bejera oraindik ere asko hitz egiten dute. Izan ere, gizartearen balio moral eta kultural altuenak, modu batean edo bestean, Bejerazko adierazpenarekin lotuta egoteak, Beja poesia oraindik oso goraipatua izatea, eta Beja lurrekiko erreklamazioak Bejeraz adierazitakoak baino ez izatea baliozkoak, gizarte faktore sendoak dira hizkuntzaren kontserbaziorako. Egia da arabiera modernitatearen hizkuntzatzat hartzen dela, baina, halaber, Beja kultur balioen eskalan oso baxu dago, gizarte debekuak hausteko bidea bait da. Beja da oraindik izen ona duen hizkuntza hiztunen artean, bere komunitateko balio etikoekin bat datorrelako.[5]
Azpisailkapena
Bejak klanetan banatzen dira. Leinu hauek, besteak beste, Bisharin, Hedareb, Hadendowa (edo Hadendoa), Amarar (edo Amar'ar), Beni-Amer, Hallenga eta Hamran dira, eta horietatik batzuk, neurri batean, Beduinoekin nahastu dira ekialdean.
Beja gizartea tradizionalki erresuma independenteetan antolatzen zen. Al-Yaqubik zioenez, hauetako sei entitate politiko ziren, Aswan eta Massawa artean existitu zirenak IX. mendean zehar. Horien artean Bazin Erresuma, Belgin Erresuma, Jarin Erresuma, Nagash Erresuma, Qita ' a Erresuma eta Tankish Erresuma izan ziren.[6]
Erreferentziak
- «Bedawiyet» Ethnologue (Noiz kontsultatua: 2018-01-15).
- Beja: localizacion, historia y costumbres de esta etnia africana. (Noiz kontsultatua: 2018-01-15).
- Jenkins, Dr. Orville Boyd. Profile of the Beja People of Sudan, Eritrea and Egypt. (Noiz kontsultatua: 2018-01-15).
- Stanley Mayer Burstein, Ancient African Civilizations: Kush and Axum, p. 167 (2008)
- (Ingelesez) Vanhove, Martine. The Beja Language Today in Sudan: The State of the Art in Linguistics. (Noiz kontsultatua: 2018/01/15).
- (Ingelesez) Elzein, Intisar Soghayroun. (2004-01). Islamic Archaeology in the Sudan. Archaeopress ISBN 9781841716398. (Noiz kontsultatua: 2018-01-15).