Being John Malkovich
Being John Malkovich (euskaraz John Malkovich Izaten) 1999ko Spike Jonze estatubatuar zinema zuzendiaren umore beltzezko fantasia filma bat da. John Cusack, Cameron Diaz, Catherine Keener, Orson Bean, Mary Kay Place eta John Malkovich aktoreek antzeztu zuten.
Being John Malkovich | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1999 |
Izenburua | Being John Malkovich |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa, fantasiazko filma, film komikoa, film dramatikoa eta surrealist cinema (en) |
Iraupena | 108 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Long Beach eta New Jersey |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Spike Jonze |
Gidoigilea(k) | Charlie Kaufman |
Antzezlea(k) | |
John Cusack Cameron Diaz Catherine Keener Orson Bean Mary Kay Place John Malkovich Brad Pitt Charlie Sheen David Fincher Dustin Hoffman Gary Sinise Michelle Pfeiffer Ned Bellamy Octavia Spencer Sean Penn Spike Jonze Winona Ryder W. Earl Brown Gerald Emerick (en) Gregory Sporleder James Murray (en) Willie Garson K. K. Dodds Byrne Piven | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Steve Golin Vincent Landay Sandy Stern Michael Stipe |
Konpainia ekoizlea | Propaganda Films (en) Gramercy Pictures (en) |
Ekoizle eragilea | Charlie Kaufman |
Edizioa | Eric Zumbrunnen |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Carter Burwell |
Argazki-zuzendaria | Lance Acord |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New Jersey eta New York |
Argumentu nagusia | body swap (en) eta Nortasuna |
Historia | |
Jasotako sariak | Grand prix du Festival de Deauville (en) National Board of Review: Top Ten Films (en) BAFTA Award for Best Original Screenplay (en) 53rd British Academy Film Awards (en) |
Nominazioak | National Society of Film Critics Award for Best Film (en) Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 72. Oscar Sariak Charlie Kaufman Zuzendari onenaren Oscar Saria 72. Oscar Sariak Spike Jonze Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 72. Oscar Sariak Catherine Keener |
Argumentua
Craig Schwartzen (John Cusack) bizitza garai baten amaierara iristen ari da. Craig kalean lan egin ohi dun talentu handiko txontxongilaria da, baina bere bizitzak inongo zentzurik ez duenaren sentipena du. New York asko aldatu da eta jada jendeak bere txontxongiloei ez dio jaramon handiegirik egiten. Lotterekin (Cameron Diaz) hamar urtez ezkondua daramazki, emazteak animali denda batean behar egiten du eta bere lanarekin obsesionatua dago. Etsipenak jota, Manhattango konpainia batean artxibozain lanean hasiko da, han Maxine (Catherine Keener) lankidearengatik erakarpena sentituko du, baina hark hasieran galtzailetzat hartuko du. Craigek lan egiten duen bulegotik hurbil, ezkutuko pasaleku bat topatuko du, bertan sartu ezkero John Malkovichen garunean sartu eta minutu labur batzueta aktorearen gogoan eta egunerokotasunean barneratuko da.
Aktoreak
- John Cusack: Craig Schwartz
- Cameron Diaz: Lotte Schwartz
- Catherine Keener: Maxine Lund
- John Malkovich: bere burua antzeztuz
- Orson Bean: Lester doktorea