Beila leinua
Beila leinua gaztelar jatorria izan zitekeen eta Araban finkatutako leinua zen.
![](../I/Londresko_laudoa_(1176-1177).jpg.webp)
Beila-Ladron leinuaren lurraldeak, 1177ko Henrike II.a Ingalaterrakoaren laudoan.
- Artikulu hau leinuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Beila».
Historia
Bere sortzailea Semero leinuko kide eta Arabako kondea zen Beila Semeroitz zen. Honek 882an musulmanak azpiratu zituen Cellorigoko guduan.
Bere oinordekoa Munio Beilaitz zen, Pancorbo eta Haro konkistatu zituena. Hala ere, Beilatarrak Arabatik Fernan Gonzalezek kanporatuak izan ziren eta musulmanak eta Gaztelako konderriaren etsaiak ziren nobleak aliatu zituzten.
1016an Leongo Erresuman finkatuak, Gaztelako konderriaren aurkako Alfontso V.aren politikaren alde egin zuten. 1029ko maiatzaren 13an, Rodrigo eta Eneko Beilaitzek Leonen Gaztelako kondea zen Gartzia Antso hil zuten.
Kideak
Hona hemen leinuaren kide nagusi batzuk[1]:
- Beila Aznaritz, Gipuzkoako jauna 1054-1080.
- Eneko Beilaitz: Baztango jauna, 1105.
- Ladron Enekoitz, Ladron kondea, Arabako kondea, 1130-1155.
- Beila Ladron, Arabako kondea, 1155-1174.
- Joan Beilaitz, Arabako kondea, 1174-1179.
- Petri Beilaitz. Malmasin (1174), Arluzea (1189-1194) eta Aitzorrotzeko (1194) jauna.
- Ladron, Xabierko jauna (1217).
- Beila Ladron, Arabako kondea, 1155-1174.
- Lope Enekoitz.
- Ontzalu Enekoitz.
- Ladron Enekoitz, Ladron kondea, Arabako kondea, 1130-1155.
- Eneko Beilaitz: Baztango jauna, 1105.
Erreferentziak
- Fortún Pérez de Ciriza, Luis Javier. (2000). «La quiebra de la soberanía navarra en Álva, Guipúzcoa y el Duranguesado (1199-1200)» RIEV 45 (2): 439-494. ISSN 0212-7016..
Kanpo estekak
![]() ![]() |
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.