Beiginis
Beiginis (ingelesez Beginish) Irlandako hego-mendebaldeko kostaldean dagoen Blasket uhartediko uhartetxo bat da. Munster probintziako Kerry konderrian dago, Dingle penintsulako Slea Head lurmuturra eta Dún Chaoin udalerriaren parean.
Beiginis | |
---|---|
| |
Bertako izena | Beiginis Beginish |
Geografia | |
Kokapena | Irlandako hego-mendebaldeko kostaldea. Dingle penintsulako mendebaldeko muturretik 5 kilometrotara. |
Uhartedia | Blasket uharteak |
Azalera | 0.13 |
Punturik garaiena | 14 m. |
Politika | |
Herrialdea | Kerry konderria Munster Irlandako Errepublika |
Gizartea | |
Biztanleria | 0 |
Geografia
An Blascaod Mór uhartea eta lur lehorraren artean dagoen uhartetxo lau bat da. Bere punturik garaienak 14 metro ditu eta 0.13 kilometro karratuko azalera du. Bertan ipar-txenada kolonia handi bat bizi da, itsas txakur grisen jaioleku eta bizilekua ere bada.
Kerry konderrian izen berezko Beginish uhartea ere badago. Hura Ferta ibaiaren bokalean dago, Valentia uhartetik kilometro batera.
Ikus gainera
- Beginish uhartea
Erreferentziak
- The Blasket Islands - Next Parish America, Joan & Ray Stagles, O'Brien Press, Dublin 1984.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.