Behorlegi (mendia)

Behorlegi, Behorlegituturru edo Behorlegittutturru Nafarroa Behereko Behorlegi udalerrian dagoen mendi bat da. 1.265 metroko garaiera du. Arbaila mendilerroan dago. Igotzeko ohiko abiapuntuak Behorlegi herria, eta Landerre eta Apanize lepoak dira.

Behorlegi herria eta atzealdean izen bereko mendia.
Artikulu hau Nafarroa Behereko mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Behorlegi».
Behorlegi
Datu orokorrak
Garaiera1.265 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°06′20″N 1°04′23″W
MendikateaArbailako mendigune
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Probintzia Nafarroa Beherea
Mendizaletasuna
Ohiko bideaBehorlegi, Landerre eta Apanize
LuberriLuberri

Mendizaleen artean Ipar Euskal Herriko mendi estimatuenetako bat da. Bere itxura piramidala dela eta, Hego Euskal Herriko mendizaleek "Iparraldeko Txindoki" ezizenez ere deitu ohi dute, Behorlegi herria dagoen haranetik ikusita Gipuzkoako Txindoki mendiaren nolabaiteko antza baitu.

Iparmendebalde-Hegoekialde norabidean luzatzen den gandor harritsua da mendi honen ezaugarri nabarmenena, izan ere 2 kilometrotik gorako luzera du karaitzezko ertz luze horrek, Apanizeko larreetatik hasi eta Olhazarreko ibarreraino.

Galeria

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.