Behobia-Donostia lasterketa
Behobia-Donostia lasterketa Behobiatik Donostiara urtero egiten den 20,097 kilometroko oinezko maratoi erdia da. Fortuna Kirol Elkarteak antolatutzen du eta 1979az geroztik urtero jokatzen da, 2020an ezik, nahiz eta lehenengo lasterketa 1919an izan zen. Azaroaren bigarren asteburuan izaten da eta korrikalari kopuru handiak hartzen du parte.
Behobia-Donostia lasterketa | |
---|---|
Sorrera | 1919 (gizonezkoa) 1979 (emakumezkoa) |
Tokia | Behobia-Donostia (Gipuzkoa) |
Modalitatea | maratoi erdia |
Distantzia | 21,097 km |
Garaipen gehien | Gizonezkoak: Alfonso Alvarez (5) Alberto Juzdado (5) Emakumezkoak: Maria Luisa Irizar (7) |
Errekorrak | Gizonezkoak (2023): 0:59:56 C. Lachgar Emakumezkoak (2018): 1:09:43 Aroa Merino |
Txapeldunak | Gizonezkoak (2023): Chakib Lachgar Emakumezkoak (2023): Laura Rodriguez |
Historia
Hasiera (1919-1926)
Lehenengo lasterketa 1919ko martxoaren 30ean egin zen, eta Juan Mugertza elgoibartarra izan zen garailea, 1 h 17 m 50 s-ko denbora eginda.
1920an, Henri Daliére frantsesak irabazi zuen, eta Mugertza segundo gutxira heldu zen. Urte hartan, Real Sociedad taldeak utzitako Atotxa futbol zelaian bukatu zen.
1921. urtean, aurreko urtean gertatutakoa errepikatu zen. Henri Daliére frantsesa izan zen garailea, baina ezin izan zuen aurreko urteko marka ondu.
1922. urtean, Serafín Uleciak irabazi zuen. Urte horretan autoak, motoak, zikloak eta bestelako gurpildun tramankuluez osatutako "suiveurs"-en karabana bitxia osatu zen.
1923. urtean, bosgarren edizioan, bigarren urtez jarraian gailendu zen Serafín Ulecia, Dalièreren errekorretik bi segundora geldituta. Edizio honetan mugaz bestaldeko sei lasterkarik parte hartu zuten, hiru Biarritz Olimpique elkartekoak eta beste hiru Aviron Bayonnaisekoak.
1924an irteera lekua aldatu zuten, 20 kilometroak Gran Kursaal kasinoaren parean betetzeko. Orduko hartan, Juan Manuel Azpiroz, Añorga Kirol Elkarteko aiarrak irabazi zuen, erraztasun handiz.
1925. urtean Salbidegoitia bilbotarrak irabazi zuen.
Lasterketaren lehen garai honetako azkena 1926ko martxoaren 28an jokatu zen. Zortzigarren edizioa zenez antolatzaileek kanpoko korrikalariak eraman zituzten korrika egitera lasterketa goratzeko asmotan. Aurreko urtean bezala, Salbidegoitia bilbotarra izan zen garaile
Bigarren garaia (1936-1963)
1936ko martxoaren 29an lehenengo aldiz lasterketa honetan errelebo modalitatea jarri zuten martxan.lau korrikalarik osatutako taldeak ziren eta taldekide bakoitzak bost kilometro egin behar zituen. Behobia-Donostia lasterketako lehenengo errelebo irabazleak Zarautzeko "Euzko-Gaztedi" taldeko Soraluze, Laurgain, Arritokieta eta Unzueta izan ziren.
Gerra Zibila zela eta zenbait urteetan lasterketarik gabe geratu ziren korrikalariak baina 1941eko apirilaren 13an berpiztea lortu zuen lasterketa famatuak. Horrela, Real Sociedad de Fútbol de San Sebastián taldeko Jose Beloki, Luis García, Miguel Sukunza eta Emilio Navarro suertatu ziren garaile 1h 09'28 denborarekin.
1942. urtean, aurreko urtean gertatu bezala, Real Sociedad de Fútbol de San Sebastián taldeak irabazi zuen.
Berriro ere urte batzuetako etenaldia jasan behar izan zuen lasterketak baina 1949. urtean korrikalariek berriro izan zuten aukera helmugatik pasatzeko. Gainera, Espainiakoak ez ziren taldeak hasi ziren parte hartzen. Club Athletique Municipal de Bordeaux taldeak irabazi zuen errekorra hautsiz 1h 05m 32s-ko denborarekin.
Aurrekoetan bezala, etenaldi bat gertatu zen, urtebetekoa. Horrela, 1951eko maiatzaren 13an egin zen lasterketan Association Sportive Montferrandaise taldeak irabazi zuen 1 h 5' 19 denborarekin.
Hainbat urtean jokatu gabe egon eta gero, 1963. urtean egin zen berriro, eta orduko hartan C.A. Jaizkibel talde militarrak eraman zuen garaipena, errekor berria eginda (1 h 01' 26).
Hirugarren garaia (1979- )
1979an bakarkako lasterketara itzuli zen. Aurreneko urtetik gizonezkoen eta emakumezkoen lasterketa jokatu zen. Ondoren etorriko ziren beste hainbat lasterkarirentzako lehia ere, hala nola pertsona ezinduak, gazteak, patinatzaileak, arraun elkarteen artekoa...
2014an ibilbide berria estreinatu zen.
Palmaresa
Korrikalariak
Urtea | Gizonezkoak | Denbora | Emakumezkoak | Denbora |
---|---|---|---|---|
1919 | Juan Mugertza | 1:17:50 | ||
1920 | Henri Daliere | 1:12:55 | ||
1921 | Henri Daliere | 1:13:22 | ||
1922 | Serafín Ulezia | 1:14:50 | ||
1923 | Serafín Ulezia | 1:12:47 | ||
1924 | Manuel Azpiroz | 1:14:22 | ||
1925 | E. Salbidegoitia | 1:15:29 | ||
1926 | Dionisio Carreras | 1:18:12 | ||
1927- 1935 | ez ziren jokatu | |||
1936¹ | Euzko Gaztedi | 1:07:29 | ||
1937- 1940 | ez ziren jokatu | |||
1941¹ | Real Sociedad | 1:09:28 | ||
1942¹ | Real Sociedad | 1:10:07 | ||
1943- 1948 | ez ziren jokatu | |||
1949¹ | CAM Bordeaux | 1:05:32 | ||
1950¹ | ez zen jokatu | |||
1951¹ | AS Montferrandaise | 1:05:19 | ||
1952- 1962 | ez ziren jokatu | |||
1963¹ | Jaizkibel KE | 1:01:26 | ||
1964- 1978 | ez ziren jokatu | |||
1979 | J.M. Irazu | 1:03:55 | Begoña Zuñiga | 1:21:01 |
1980 | Juan Mari Garin | 1:03:26 | Maria Luisa Irizar | 1:22:35 |
1981 | Alfonso Alvarez | 1:04:39 | Begoña Zuñiga | 1:27:10 |
1982 | Peio Garin | 1:02:47 | Carol Rosset | 1:19:20 |
1983 | Alfonso Alvarez | 1:04:27 | Maria Luisa Irizar | 1:17:20 |
1984 | Andres Alfaro | 1:02:58 | Maria Luisa Irizar | 1:15:45 |
1985 | Alfonso Alvarez | 1:01:43 | Maria Luisa Irizar | 1:12:01 |
1986 | Alfonso Alvarez | 1:02:34 | B. Aytnier | 1:19:20 |
1987 | Alfonso Alvarez | 1:03:01 | Begoña Zuñiga | 1:19:40 |
1988 | Juan Mari Garin | 1:01:48 | Virginia Hernandez | 1:18:37 |
1989 | Chema Fernandez | 1:03:57 | Marina Prat | 1:12:27 |
1990 | Juan Mari Garin | 1:02:39 | Gloria Azpilikueta | 1:20:58 |
1991 | Peio Garin | 1:01:43 | Rosa Talavera | 1:15:14 |
1992 | Diego Gartzia | 1:00:23 | Marina Prat | 1:14:59 |
1993 | Jesus De Grado | 1:02:13 | Maria Luisa Irizar | 1:15:30 |
1994 | Diego Gartzia | 1:01:34 | Maria Luisa Irizar | 1:12:26 |
1995 | Alberto Juzdado | 0:59:42 | Maria Luisa Irizar | 1:13:16 |
1996 | Alberto Juzdado | 0:59:40 | Rocio Ríos | 1:10:24 |
1997 | Antonio Perez | 1:00:54 | Angelines Rodriguez | 1:12:40 |
1998 | Carlos De la Torre | 1:01:07 | Rocio Ríos | 1:08:54 |
1999 | Alberto Juzdado | 0:59:23 | Amaia Ortega | 1:12:45 |
2000 | Julius Gidaguday | 1:01:34 | Maria Jose Pueyo | 1:13:43 |
2001 | Philip Rugut | 0:59:27 | Rocio Ríos | 1:11:50 |
2002 | Benjamin Rotich | 0:59:40 | Iratxe Aranburu | 1:15:38 |
2003 | Alberto Juzdado | 1:02:13 | Iratxe Aranburu | 1:13:42 |
2004 | Alberto Juzdado | 1:00:44 | Wahby Kenza | 1:11:15 |
2005 | Chema Martinez | 1:02:11 | Rael Kimayo | 1:14:12 |
2006 | Chema Martinez | 1:03:01 | Elena Moreno | 1:13:28 |
2007[1] | Chema Martinez | 1:01:48 | Sarah Kerubo | 1:09:26 |
2008[2] | Chema Martinez | 1:00:31 | Ana Casares | 1:13:43 |
2009[3] | Rafael Iglesias | 1:01:16 | Maria Jose Pueyo | 1:12:15 |
2010[4] | Rafael Iglesias | 1:01:11 | María Lopez de Tejada | 1:15:10 |
2011[5] | Abrha Milaw Asefa | 1:02:56 | Trihas Gebre Aunoon | 1:08:07 |
2012[6] | Jaume Leiva | 1:01:33 | Oihana Kortazar | 1:14:42 |
2013[7] | Pedro Nimo | 1:04:30 | Claudia Behobide | 1:16:20 |
2014[8] | Juan Carlos Hernandez | 1:01:37 | Vanessa Veiga | 1:09:58 |
2015[9] | Carles Castillejo | 1:01:13 | Raquel Gomez | 1:13:39 |
2016[10] | Carles Castillejo | 1:00:19 | Aroa Merino | 1:10:55 |
2017[11] | Carles Castillejo | 1:00:39 | Aroa Merino | 1:11:05 |
2018[12] | Jaume Leiva | 1:00:21 | Aroa Merino | 1:09:43 (R) |
2019[13] | Chakib Lachgar | 1:00:57 | Gema Barrachina | 1:11:32 |
2020² | ez zen jokatu | |||
2021[14] | Eneko Agirrezabal | 1:01:41 | Nuria Lugueros | 1:12:42 |
2022[15] | Nan Oliveras | 1:01;29 | Cristina Silva | 1:11:32 |
2023[16] | Chakib Lachgar | 0:59:56 (R) | Laura Rodriguez | 1:14:24 |
- ¹ 1936 eta 1963 artean taldeek hartu zuten parte erreleboka.
- ² 2020ko ekitaldia bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren erruz.
Patinatzaileak
Patinatzaileen sailkapena[17].
Urtea | Gizonezkoak | Denbora | Emakumezkoak | Denbora |
---|---|---|---|---|
2010 | Iñigo Vidondo | 0:49:31 | ? | |
2011 | Nicolás Alonso | 0:37:50 | ? | |
2012 | Iñigo Vidondo | 0:39:43 | ? | |
2013 | Alberto Alemán | 0:49:01 | ? | |
2014 | Alberto Alemán | 0:43:27 | ? | |
2015 | Alberto Alemán | 0:37:07 | ? | |
2016 | Sergio Uriarte | 0:39:49 | Maite Ancin | ? |
2017 | Nicolás Alonso | 0:39:17 | Idoia Martínez de la Fuente | 0:49:24 |
2018 | Aitor Vacas | 0:25:00* | Idoia Martínez de la Fuente | 0:27:29* |
2019 | Aitor Vacas | 0:42:09 | Nere Karrera | 0:51:55 |
- 2018an 15 kilometroko distantzian jokatu zen.
Pertsona ezinduak
Pertsona ezinduen sailkapena, maila guztietan[18].
Urtea | Handbike | Ikusmen urritasuna | Gurpildun aulkia | Elbarritasun zerebrala | Mugimendu ezintasuna | Patinatzailea |
---|---|---|---|---|---|---|
2011 | Joel Jeannot (0:45:27) | Alberto Suarez (1:07:16) | ||||
2012 | Joel Jeannot (0:37:33) | Alberto Suarez (1:05:29) | ||||
2013 | Ludovic Narce (0:42:36) | Sergio Álvarez (1:18:10) | ||||
2014 | Yannick Graet (0:39:51) | Alberto Suarez (1:06:43) | Alberto Pereira (1:01:30) | Imanol Elkoroberezibar (2:38:30) | Luis Bustingorri (1:18:26) | Serafin Lizoain (1:38:22) |
2015 | Joel Jeannot (0:33:36) | Oscar Santos (1:26:16) | Phillippe Le Gouic (0:55:11) | Aitor Goñi (2:54:11) | ez | Rabie Ouali (1:22:39) |
2016 | Joel Jeannot (0:37:50) | Abel Ávila (1:14:20) | Alberto Pereira (1:10:42) | ez | Luis Bustingorri (1:19:36) | Alain Irazu (1:16:39) |
2017 | Luis Miguel Marquina (0:37:35) | Abel Ávila (1:14:31) | Phillippe Le Gouic (0:57:42) | Imanol Elkoroberezibar (2:45:00) | Jesus Manuel Blasco (1:29:48) | Alain Irazu (1:08:41) |
Gazteak
Gazteen sailkapena[19].
Urtea | Irabazlea | Denbora |
---|---|---|
2014 | Miguel Alonso | 0:15:02 |
2015 | Amets Aranberri | 0:14:41 |
2016 | Iker Anglada | 0:14:59 |
2017 | Ekaitz Aginagalde | 0:14:36 |
Erreferentziak
- «GARA - Euskal Herriko egunkaria» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
- Berria.eus. «Chema Martinez eta Ana Casares irabazle Behobia-Donostia lasterketan» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
- Berria.eus. «Rafa Iglesias eta Maria Jose Pueto garaile Behobia-Donostian» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
- «Rafa Iglesias: “Nire garaipenik landuena, politena eta gehien bete nauenetakoa izan da”» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
- Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Abrha Milaw etiopiarrak irabazi du Behobia-Donostia» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
- Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Jaume Leiva eta Oihana Kortazar nagusi Behobia-Donostian» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
- Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Pedro Nimok eta Klaudia Beobidek irabazi dute Behobia-Donostian» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
- Berria.eus. «Hernandez eta Veiga garaile Behobia-Donostian» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
- Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Carles Castillejo eta Raquel Gomez garaile» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
- Berria.eus. «Carles Castillejo eta Aroa Merino garaile» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
- Berria.eus. «Castillejo eta Merino irabazle, aurten ere, Behobia-Donostian» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-11-12).
- SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-11-11). «Jaume Leiva eta Aroa Merino, nagusi Behobia-Donostian» naiz: (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
- «Chakib Lachgar eta Gema Barrachina garaile Behobia-Donostian» EITB Euskal Irrati Telebista 2019-11-10 (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
- Ostolaza, Paulo. «Eneko Agirrezabal eta Nuria Lugueros gailendu dira Behobia-Donostian» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
- (Gaztelaniaz) «Nan Oliveras y Cristina Silva, ganadores de la 57 edición de la Behobia - San Sebastián» El Diario Vasco 2022-11-13 (Noiz kontsultatua: 2022-11-13).
- «Lachgar eta Rodriguez, garaile 2023ko Behobia-Donostia lasterketan» EITB 2023-11-12 (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).
- Behobia - San Sebastián: Sailkapena. (Noiz kontsultatua: 2017-11-17).
- Behobia - San Sebastián: Sailkapena. (Noiz kontsultatua: 2017-11-17).
- Behobia - San Sebastián: Sailkapena. (Noiz kontsultatua: 2017-11-17).