Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa

Espainiako Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoak edo BTEEak (gaztelaniaz: Reglamento Electrotécnico para Baja Tensión edo REBT) behe-tentsioko elikatze-iturri bati konektatutako instalazio elektriko batek eduki beharreko baldintza teknikoak eta bermeak zehaztea du helburu, honakoa betetzeko: pertsonen eta ondasunen segurtasuna zaintzea, instalazioen funtzionamendu normala bermatzea, beste instalazioekin perturbazioak ekiditea eta azkenik, instalazioaren fidagarritasun teknikoari eta eraginkortasun ekonomikoari laguntzea.

Erregelamendu honek Espainian behe-tentsiotzat zer hartzen den zedarritzen du. Korronte alternoan 1.000 V baino txikiagoa edo berdina dena, eta korronte zuzenean 1.500 V baino txikiagoa edo berdina dena.

Lege esparrua

Gaur egungo erregelamendua 2002ko abuztuaren 2ko 842/2002 Errege Dekretuan onartu zen eta 2002ko irailaren 18an argitaratu zen 224 zenbakidun Espainiako Aldizkari Ofizialean.

Jarraibide Tekniko Osagarriak (JTOak)

BTEEak ondorengo Jarraibide Tekniko Osagarriak (JTOak edo gaztelaniaz: ITC) biltzen ditu:

JarraibideaIzenburua
ITC-BT-01Terminologia
ITC-BT-02Erreferentziazko arauak Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoan
ITC-BT-03Baimendutako instalatzaile eta enpresa instalatzaileak
ITC-BT-04Agiriak eta instalazioen abiaraztea
ITC-BT-05Egiaztapenak eta ikuskapenak
ITC-BT-06Behe-tentsioko banaketarako aireko sareak
ITC-BT-07Behe-tentsioko banaketarako lurpeko sareak
ITC-BT-08Neutroaren eta masen konexio-sistemak energia elektrikoko banaketa-sareetan
ITC-BT-09Kanpo-argiztapeneko instalazioak
ITC-BT-10Behe-tentsioko banaketarako kargen aurreikuspena
ITC-BT-11Energia elektrikoaren banaketa-sareak. Harguneak
ITC-BT-12Loturako instalazioak. Eskemak
ITC-BT-13Loturako instalazioak. Babes-kutxa orokorrak
ITC-BT-14Loturako instalazioak. Elikadura-linea orokorra
ITC-BT-15Loturako instalazioak. Banakako deribazioak
ITC-BT-16Loturako instalazioak. Kontagailuak: kokapena eta instalazio-sistemak
ITC-BT-17Loturako instalazioak. Aginte- eta babes-gailu orokorrak eta banakoak. Potentzia kontrolatzeko etengailua
ITC-BT-18Lur-konexioen instalazioak
ITC-BT-19Barne-instalazioak edo instalazio hartzaileak. Agindu orokorrak
ITC-BT-20Barne-instalazioak edo instalazio hartzaileak. Instalazio-sistemak
ITC-BT-21Barne-instalazioak edo instalazio hartzaileak. Hodiak eta babes-kanalak
ITC-BT-22Barne-instalazioak edo instalazio hartzaileak. Gainkorronteen aurkako babesa
ITC-BT-23Barne-instalazioak edo instalazio hartzaileak. Gaintentsioen aurkako babesa
ITC-BT-24Barne-instalazioak edo instalazio hartzaileak. Zuzeneko eta zeharkako kontaktuen aurkako babesa
ITC-BT-25Barne-instalazioak etxebizitzetan. Zirkuitu-kopurua eta ezaugarriak
ITC-BT-26Barne-instalazioak etxebizitzetan. Instalaziorako agindu orokorrak
ITC-BT-27Barne-instalazioak etxebizitzetan. Bainuontzidun edo dutxadun aretoak
ITC-BT-28Jendea biltzen den aretoetako instalazioak
ITC-BT-29Sute edo leherketa arriskua duten aretoetako instalazio elektrikoetarako agindu orokorrak
ITC-BT-30Ezaugarri bereziak dituzten aretoetako instalazioak
ITC-BT-31Xede berezitarako instalazioak. Igerilekuak eta iturriak
ITC-BT-32Xede berezitarako instalazioak. Altxatzeko eta garraiatzeko makinak.
ITC-BT-33Xede berezitarako instalazioak. Obretarako behin-behineko eta aldi baterako instalazioak
ITC-BT-34Xede berezitarako instalazioak. Azokak eta erakusmahaiak
ITC-BT-35Xede berezitarako instalazioak. Nekazaritza- eta baratze-dendak
ITC-BT-36Instalazioak oso behe-tentsioan
ITC-BT-37Tentsio berezietako instalazioak
ITC-BT-38Xede berezitarako instalazioak. Ebakuntza-geletako instalazio elektrikoen betekizun bereziak
ITC-BT-39Xede berezitarako instalazioak. Aziendarentzako hesi elektrikoak
ITC-BT-40Behe-tentsioa sortzen duten instalazioak
ITC-BT-41Karabana eta karabana-parkeetako instalazio elektrikoak
ITC-BT-42Laketontzietarako kaietako instalazio elektrikoak
ITC-BT-43Hartzaileen instalazioak. Agindu orokorrak
ITC-BT-44Hartzaileen instalazioak. Argiteriarako hartzaileak
ITC-BT-45Hartzaileen instalazioak. Berokuntza-aparatuak
ITC-BT-46Hartzaileen instalazioak. Kableak eta folio erradiatzaileak etxebizitzetan
ITC-BT-47Hartzaileen instalazioak. Motorrak
ITC-BT-48Hartzaileen instalazioak. Transformadoreak eta autotransformadoreak. Erreaktantziak eta artezgailuak. Kondentsadoreak
ITC-BT-49Instalazio elektrikoak altzarietan
ITC-BT-50Saunetarako berogailuak dituzten aretoetako instalazio elektrikoak
ITC-BT-51Etxebizitza eta eraikinetako automatizazio-sistema, energiaren kudeaketa tekniko eta segurtasunerako instalazioak
ITC-BT-52Xede berezitarako instalazioak. Ibilgailu elektrikoak birkargatzeko azpiegiturak


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.