Behatoki Handiak programa

Behatoki Handiak programa NASAk abian jarritako lau teleskopio espazialek osatzen dute. Behatoki handi bakoitzak gainerakoen antzeko tamaina eta kostua du, eta guztiek egin dizkiote ekarpen garrantzitsuak astronomiari. Misio bakoitza espektro elektromagnetikoaren eremu batean zentratzen da.

  • Hubble teleskopio espaziala (ingelesez, Hubble Space Telescope, HST): argi ikusgaia eta hurbileko ultramorea behatzen ditu. Transbordadorearen zerbitzu-misio batek infragorri hurbila behatzeko gaitasuna eman zion 1997an.
  • Gamma izpien Compton behatokia (ingelesez, Compton Gamma Ray Observatory, CGRO): Batez ere gamma izpiak behatzen ditu, baina X izpi gogorrak behatzeko gaitasuna ere badu.
  • X izpien Chandra Behatokia (ingelesez, Chandra X-ray Observatory, CXO). X izpi bigunak behatzen ditu.
  • Spitzer espazio-teleskopioa (ingelesez, Spitzer Space Telescope, SST). Espektro infragorria behatzen du.
Cuatro Grandes Observatorios

Gaur egun, Hubble teleskopioa eta Chandra behatokia soilik daude operatibo. Compton behatokia 2000. urtean erraustu zen lurraren atmosferan eta Spitzer espazio teleskopioa berriz, 2020. urtean deskonektatu zen.

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.