Begoniaceae
Begoniazeo (Begoniaceae) Cucurbitales ordenako landareez esaten da. Belar landareak dira; hosto asimetrikoak, osoak edo erdibituak izaten dituzte, eta loreak sexu-bakarrak.[2] Mundu osoko eskualde tropikal eta azpitropikaletan jatorria duten 1400 espezie inguruk osatzen dute.[3] Espezie guztiak, bat izan ezik, Begonia generokoak dira. Beste generoa, Hillebrandia, Hawaii uhartedian endemikoa da eta monotipikoa da.[4] Lehen Symbegonia generoak ere familia osatzen zuen baina 2003an egindako ikerketa molekular batzuen ondorioz, adituek bere kideak Begonia generoan sailkatzen dituzte.[5]
Begoniaceae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Cucurbitales |
Familia | Begoniaceae C.Agardh[1]
|
Azpibanaketa | |
|
Erreferentziak
- Angiosperm Phylogeny Group. (2009). «An update of the Angiosperm Phylogeny Group classification for the orders and families of flowering plants: APG III» Botanical Journal of the Linnean Society 161 (2): 105–121. doi: ..
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Laura Lowe Forrest, Mark Hughes & Peter M. Hollingsworth. (2005). «A phylogeny of Begonia using nuclear ribosomal sequence data and morphological characters» Systematic Botany 30 (3): 671–682. doi: ..
- Wendy L. Clement, Mark C. Tebbitt, Laura L. Forrest, Jaime E. Blair, Luc Brouillet, Torsten Eriksson & Susan M. Swensen. (2004). «Phylogenetic position and biogeography of Hillebrandia sandwicensis (Begoniaceae): a rare Hawaiian relict» American Journal of Botany 91 (6): 905–917. doi: . PMID 21653447..
- L. L. Forrest & P. M. Hollingsworth. (2003). «A recircumscription of Begonia based on nuclear ribosomal sequences» Plant Systematics and Evolution 241 (3–4): 193–211. doi: ..
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.