Begoña del Teso

Begoña del Teso (Donostia, Gipuzkoa, 1955) zinema-kritikari eta kazetaria da. Euskal Herriko hainbat hedabidetan euskaraz nahiz gaztelaniaz lan egin izan du: Euskadi Irratia, Diario Vasco,[1] Berria,[2] ...

Begoña del Teso

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1955 (68/69 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Inguma: begona-del-teso-feijoo

Bizialdia

Zinema kazetaria

Itzultzaile izateko prestatu zen, hizkuntzek eskaintzen dituzten joko maltzurrak oso gustuko dituelako. Baina gero, bidean zinema, motoak, zezenak eta komunikabide batzuk gurutzatu ziren. Alemana ikasten du, oso maitea duen Berlin hiria hobeto ezagutzeko.[3]

Ohiko kolaboratzailea izaten da Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiarekin eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin.

Banpiroen, motorren, zezenen eta Corto Maltesen inguruko gaiekin zaletasun amorratua du. Baita eskrima, Londres, Berlin, Venezia, boxeoa, Macbeth eta Maléfica-rekin.[1]

Zinema kritikak idazteaz gain, zezenketei buruzkoak ere idazten ditu.

Gorputz zaildua

Zodiac batek harrapatu zuen Donostiako Kontxan, Castillejo de Jacan basurde batek hozka egin zion, Lasturren bi behi gorrik iraulita, Santa Barbara suziriak erreta Donostiako 27. poligonoan, eta bere motorretan hezur batzuk apurtu ditu.[3]

Baina egunero bainatzen da itsasoan, eta kirol-eskrima egiten du.[3]

Sariak

  • 2021ean Euskal Kazetariak ataleko saria eman zioten Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak.[4]

Erreferentziak

  1. «Begoña del Teso | El Diario Vasco» www.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  2. Teso, Begona Del. «Begona Del Teso» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  3. «Begoña Del Teso | Erein» www.erein.eus (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).
  4. «Del Tesoren, Beriainen eta Fraileren lanak saritu dituzte» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-21).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.