Begoña Sanzberro
Begoña Sanzberro Iturriria (Almandoz, 1962ko maiatzaren 11) UPNko politikaria da. 2007-2011 bitartean Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria izan zen.
Begoña Sanzberro | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2011ko ekainaren 15a - 2015eko ekainaren 16a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VIII. legealdia
2007ko ekainaren 13a - 2011ko maiatzaren 14a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VII. legealdia
2003ko ekainaren 18a - 2007ko ekainaren 13a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VI. legealdia | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Almandoz, 1962ko maiatzaren 11 (61 urte) | ||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, nekazaria eta abeltzaina | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Nafar Herriaren Batasuna |
Bizitza
Ogibidez abeltzaina, UPNn 1994an sartu zen. UAGN sindikatuko kidea, Laborantza Ganbarako presidenteordea izan zen. Almandozko lehendabiziko emakumezko alkatea izan zen. 1991-1996 eta 2002-2007 bitartean, eta 2011tik aurrera Baztango Udaleko zinegotzia izan da; eta 2002-2007 eta 2011-2015 bitartean Nafarroako Parlamentuko kidea. Euskalduna izanda, garai hartan UPNko parlamentukide euskaldun bakarra, Euskadi Irratiko kolaboratzailea ere izan da. 2007-2011 bitartean Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria izan zen.[1] Demokraziako lehen kontseilari euskalduna izan zen.
Erreferentziak
- Begoña Sanzberro Upn.es
Kanpo estekak