Begoña Pedrosa

Bizitza

Begoña Pedrosa Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik Hizkuntzalaritza Aplikatuko doktorea da; eta Ingeles Filologiako lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatearen eskutik. Amerikako Estatu Batuetako Illinoisko Unibertsitatean Hizkuntzalaritzako masterra egin zuen.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle gisa hasi zen lanean, 2002an. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika saileko irakasle eta ikertzailea izan da. Bere ikerketa arloak izan dira: batetik, hizkuntza gutxituetako testuinguruetan eleaniztasunerako gaitasunen garapena eta, bestetik, CLIL (Content and Language Integrated Learning) testuinguruetako estrategia pedagogikoak eta ikasleek hizkuntzen ikaskuntzarekiko dituzten jarrerak.[2]

Unibertsitate arloko hainbat berrikuntza-proiektu koordinatu ditu Hezkuntzako eta Ikus-entzunezko Komunikazioko graduetan eta formakuntza arautuan. Halaber, doktorego-programaren eta ikerketa-mahaiaren kudeaketan ere parte hartu du. Hainbat europar proiektutako partaide izan da. Ikerketa eta transferentzia taldeko kide izan da, atzerriko hizkuntza koordinatzailea eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko online graduko koordinatzailea.

2014tik 2020ra, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa izan da.[1]

2020ko urrian Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuorde izendatu zuten, Jokin Bildarratzek zuzentzen duen Hezkuntza sailean.

Argitalpenak

  • Learning to teach through video playback: student teachers confronting their own practice. Learning to teach through video playback: student teachers confronting their own practice. ISSN 1470-1103..
  • Implementación del modelo Leer para aprender en un contexto plurilingüe. Implementación del modelo Leer para aprender en un contexto plurilingüe.. in: 46., 41-54 or. ISSN 1133-4770..
  • El reto del plurilingüismo aditivo : una planificación lingüística en los estudios de grado de Educación Infantil y Educación Primaria. , 315-332 or. ISBN 978-84-9860-838-0..
  • Irakaslearen profil profesionalaren definizioa eta testuinguratzea HUHEZI-n.. Irakaslearen profil profesionalaren definizioa eta testuinguratzea HUHEZI-n.. in: 24., 151-167 or. ISSN 0214-9753..
  • Reflexión-acción sobre la enseñanza en el aula. Un estudio de caso con una maestra de educación primaria. Reflexión-acción sobre la enseñanza en el aula. Un estudio de caso con una maestra de educación primaria. ISBN 978-84-9860-707-9..
  • Exploring beliefs, multilingual language awareness raising, and the Pygmalion effect. Exploring beliefs, multilingual language awareness raising, and the Pygmalion effect. , 259-275 or. ISBN 978-3-631-61464-8..
  • Una experiencia de AICLE en los estudios de Magisterio de la Facultad de Humanidades y Ciencias de la Educación de la Universidad Mondragón. Una experiencia de AICLE en los estudios de Magisterio de la Facultad de Humanidades y Ciencias de la Educación de la Universidad Mondragón. , 127-138 or. ISBN 978-84-490-2678-2..
  • Definición y contextualización del perfil profesional del maestro en HUHEZI (Mondragon Unibertsitatea). Definición y contextualización del perfil profesional del maestro en HUHEZI (Mondragon Unibertsitatea).. , 169-179 or. ISSN 1575-0965..
  • Eleaniztasun gehigarriaren erronka : HUHEZIko hizkuntza plangintza Irakasle Ikasketetan. Soziolinguistika aldizkaria, 59-72 or. ISSN 1130-8435..
  • Eleaniztasunaren garapena hizkuntza gutxituen testuinguruan: edukiak eta ingelesa (H3) uztartzen irakasleen hasierako formazioan. Eleaniztasunaren garapena hizkuntza gutxituen testuinguruan: edukiak eta ingelesa (H3) uztartzen irakasleen hasierako formazioan.. Ikastaria, 207-220 or. ISSN 1137-4446..
  • Ahozko gogoetatsua eta hizkuntzen programazio bateratua. Esperientzia bat unibertsitatean. Ahozko gogoetatsua eta hizkuntzen programazio bateratua. Esperientzia bat unibertsitatean. Xangorin, 80-90 or. ISBN 978-84-936543-4-4..
  • Reaprender a enseñar inglés. Un estudio de casos en un aula de educación primaria. Reaprender a enseñar inglés. Un estudio de casos en un aula de educación primaria.. Asociación Española de Lingüística Aplicada ISBN 978-84-8158-479-0..
  • Eleaniztasun gehigarriaren erronka: HUHEZIko hizkuntza plangintza Irakasle Ikasketetan. Eleaniztasun gehigarriaren erronka: HUHEZIko hizkuntza plangintza Irakasle Ikasketetan.. Bat Soziolinguistika aldizkaria ISSN 1130-8435..

Proiektuetan parte hartzea

Hezkuntza eta zerikusia duten hainbat proiektutan parte hartu du.

  • El aprendizaje de contenidos en inglés en educación secundaria y universitaria: un estudio longitudinal de factores afectivos y metodológicos (FFI2012-34214).[3]
  • EU Comenius Lifelong Learning Project-Teacher Learning for European Literacy Education (Tel4ELE).[4]
  • TERRA.Inter-Cultural Curriculum (Socrates.Comenius 2.1)-TERRA.Inter-Cultural Curriculum (Socrates.Comenius 2.1).

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.