Begoña Izquierdo
Begoña Izquierdo (Bilbo, 1926ko irailaren 7a - Madril, 1999ko ekainaren 27a) euskal margolari figuratiboa eta irudigile ezaguna izan zen.
Begoña Izquierdo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1926ko irailaren 7a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1999ko ekainaren 27a (72 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Biografia
Begoña Izquierdo Begoñan, Bilbon, jaio zen. Gurasoak kanpotik etorritakoak ziren. Txikitatik marrazketak erakarri zion. Filosofia eta Letrak ikasteko Madrila joan zen baina ikasketa horiek ez zuten erakartzen, eta Bilbora itzuli zen. Han Antonio Torcal irakaslearen marrazketa-eskolak jaso zituen. 1949an Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademian ikasteko tokia lortu zuen. Han beste margolari batzuk ezagutu zituen, besteak beste, Luis Feito, Julio López Hernández, Julián Martín de Vidales, Manuel Méndez, César Montaña, Lucio Muñoz. 1954an marrazketa irakaslearen titulua eskuratu zuen. Lehenengo erakusketa Carmen Arozenarekin batera 1957an egin zuen. 1963an irudigintzaren munduan aritu zen, bereziki haur-literaturaren liburuetan eta bi aldizkarietan: La Estafeta Literaria eta Cuadernos Hispanoamericanos. 1965an March dirulaguntza eskuratu zuen, eta margolaritzaren Abril saria irabazi zuen. Bilbon erakusketa ugari egin zituen. Madrilen hil zen, 72 urterekin.
Estiloa
Material asko landu zituen: oihal gaineko olioa, lumaz egindako marrazketa; marrazketan espezialistek irarlanen tekniken eragin zuzena ikusi egin diote.
Bere lehenengo garaian giza irudiak zuen garrantzi nagusia. Poliki-poliki baino ikuspegiak eta eraikinak agertuz joango ziren. Orokorrean, haren lanak sinboloz beteta daude. Koloreetan ere hainbat garai ezagutu zituen: hasiera ilunak, koloreen agerpena eta, azken urteetan, argitasun handia. Sentimenduak ondo adierazteko giza gorputzak puztu egiten zituen. Haren lanetan espresionismo ezagut daiteke lirismo handiz nahastuta. Gaiak, bestetik, denboragabeak eta unibertsalak ziren, egunerokotasuna deskribatzeko joera handiaz: zoriontasuna, pertsonen zoritxarrak.
Bibliografia
- Artistas españoles contemporáneos. Número 63. Adolfo Castaño. Servicio de publicaciones del Ministerio de Educación y Ciencia. ISBN 8436902734
- La Gran Enciclopedia Vasca. XVIII. liburuki, 185. faszikuloa, La Gran Enciclopedia Vasca.
- Artistas Vascos. Bilboarte argitaletxea.
- Quien es quien en Vizcaya. La Gran Enciclopedia Vasca
Kanpo estekak
- Begoña Izquierdoren margolan bat.
- (Gaztelaniaz): Segundo Oar-Artetaren artikulua Bilbao aldizkarian.