Begoña Gartzia Arandigoien

Begoña Gartzia Arandigoien, ezaguna Alba izenez (Gares, Nafarroa, 1966ko martxoaren 11 Santa Ana, El Salvador, 1990eko irailaren 10a) nafar medikua izan zen. El Salvadorko Gerra Zibilaren amaiera garaian, bertan aritu zen gudu-zelaian lan egiten. El Salvadorko Armadak epaiketarik gabe erail zuen. Bere kasua enblematikoa da gerra horretan egindako gizateriaren aurkako krimenei buruzko justiziari buruz, eta El SalvadorrekoEgiaren Batzordean jaso zen. Borroka-eremuan zerbitzu medikoak eskaintzen zituen bitartean exekutatu zuten, eta 7 hilabeteko haurdun zegoen.[1][2]

Begoña Gartzia Arandigoien

Bizitza
JaiotzaGares, 1966ko martxoaren 11
Herrialdea Nafarroa Garaia
HeriotzaSanta Ana, 1990eko irailaren 10a (24 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua

Agiri ofiziala

Ikerketa judiziala Nafarroan

Espainiak El Salvadorren zuen enbaxadorea irailaren 21ean iritsi zen Barajasko aireportura Begoñaren gorupuarekin. Nafarroako Ospitaleko autopsiak 6 tiro jaso zituela adierazi zuen, horietako bat garondoan, bi zentimetrotara egindako tiroa.[3][4]

García Arandigoyen kasua El Salvadorreko Egiaren Batzordearen txostenean

El Salvadorrerako Egiaren Batzordearen txostenak atal bat eskaintzen dio García Arandigoyen kasuari, Exekuzio estrajudizialaren barruan.[5] Atalak azpiatal hauexek ditu:

1.- Kasuaren laburpena

2.- Gertaeren deskribapena: heriotza, gorpuaren azterketa ofiziala, autopsia Espainian, Egiaren Batzordeko adituaren txostena

3.- Ondorioak

Justiziarako aukera

Gizateriaren aurkako krimenen biktima ugari zigorgabetasunean mantentzen diren kasuetan ez bezala, García Arandigoyen kasua justizia-aukera bat izan daiteke, atzerritarra delako, eta horrek nazioarteko ikerketak ahalbidetzen dituelako.

Egiaren Batzordearen ondorioa

Egiaren Batzordea, El Salvadorreko Gerra Zibilari amaiera eman zioten Chapultepec-eko Bake Akordioek ezarritako erakundea, guda-gatazka horretan gertatutako giza eskubideen urraketa larrienak ikertzeko, kasua aztertu ondoren, honako ondorio hauetara iritsi zen:[6]

1. Erabateko ebidentzia dago Begoña García Arandigoyen nazioarteko zuzenbide humanitarioaren aurka epaiketaz- kanpo exekutatua izan zela, Infanteriako Bigarren Brigadako kideek exekutatua, Salvador Hernández García tenientearen eta TTEko agintari nagusiaren agindupean. Armadako koronela José Antonio Almendáriz Rivas izanik

2. Argi dago ofizial horiek egitateak estali egin zituztela.

3. Botere Judizialaren erantzukizunaren ebidentzia osoa dago, Santa Anako barruti judizialeko Zigor-arloko lehena epaileA den Oscar Armando Áviles Magaña lizentziatuaren eta txandako auzitegiko mediku Neftalí Figuero Juarezen jarduketatik abiatuta. Azken horiek Begoña García Arandigoyenen gorpua aztertzen parte hartu zuten, eta erregistroan ez zuten sartu tiroek eragindako bi zauriak, zentimetro gutxi batzuetara egindakoak zirenik, heriotzaren arrazoiei buruzko ikerketa osoa eta inpartziala bete gabe utziz.

Aintzatespenak

  • Urtero, irailaren 10ean, bere omenez, oroimen ekitaldia egiten da, jendearen zerbitzura hil zen martiritzat hartuz.
  • Gaur egun, Prestakuntza Komunitarioko bi zentrok dute haren izena.[7]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.