Begoña Enbeita

Begoña Enbeita Maguregi (Muxika, Bizkaia, 1975ko ekainaren 25a) psikologoa eta politikaria da.

Begoña Enbeita

Alkate

Bizitza
JaiotzaMuxika, 1975eko ekainaren 25a (48 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, psikologoa eta orientatzailea
Enplegatzailea(k)Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu
Euskal Herritarrok

2023ko ekainaren 17an Muxikako alkate bilakatu zen, bigarren aldiz, 2023ko udal hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz.[1]

Biografia

Begoña Enbeita Muxikan jaio zen eta bertan bizi.da. Gurasoak ere muxikarrak ditu Enbeita sendikoak. Hiru ahizpa dira, bera nagusiena, ondoren Andere eta Onintza.

Ikasketak

Begoña Psikologian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Hezkuntza Berezian diplomatua Mondragon Unibertsitatean.

Lan ibilbidea

Eskola laguntza behar zuten eta arazo emozionalak zituzten umeei laguntzen eman zituen zenbait urte. Ondoren hezitzaile jardun zuen eta egun irakasle eta orientatzaile lanak egiten ditu hezkuntza publikoan.

Politikari

1999tik 2003ra Euskal Herritarrok koalizioko zinegotzia izan zen Muxikako udalean. 2003an ezin izan zuen aktarik hartu ilegalak zirelako Ezker Abertzaleko zerrendak, eta udaletik bidali egin zuten parte hartze modu guztiak ukatuta beste bi zinegotzirekin batera.

Muxikako alkate bilakatu zen 2019ko udal hauteskundeen ondoren, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailendu zenean.

2023ko udal hauteskundeetan Bizkaiko 28 udalerritako zerrenden buru izateko hautapen prozesuari ekin zion EH Bilduk eta Muxikako zerrenda buru Begoña Enbeita Maguregi hautatu zuten [2]2023ko udal hauteskundeetan berriz, bigarren aldiz, bilakatu zen jaioterriko alkate.

Ekintzaile

Oxygastra Curtisii emakume taldean parte hartzen du 2013an sortu zenez geroztik, Muxika, Gorozika eta Ibarruriko hainbat emakumerekin batera. Ibarruriko Baso Txoritxu dantza taldeko kide aktiboa ere bada, Begoña.

Erreferentziak

  1. «Hego Euskal Herriko alkateak 2023ko ekainak 17» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).
  2. «EH Bilduk 28 hautagaitza berretsi ditu Bizkaian» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-21).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.