Begoña Durruty

Begoña Durruty Sukilbide (Arizkun, Nafarroa Garaia, 1968ko urriaren 2a) irakasle ohia, idazlea eta ilustratzailea da.

Begoña Durruty

Bizitza
JaiotzaArizkun, 1968ko urriaren 2a (55 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, ilustratzailea eta irakaslea
begonadurruty.com

Ibilbidea

Gorputz hezkuntzako irakasle jardun du urteetan, baina beti gustatu izan zaio liburuetan zirriborroak egitea. Arte Ederrak ikasi nahi zituen, halere, ez zen ilustrazioaren munduan sartu harik eta bere umeak hazi ziren arte.[1]2012an hasi zen bozetoak serio hartzen. Lehenik eta behin, olioarekin hasi zen, eta gerora: tintak, akuarelak, grabatuak eta collageak ere probatu ditu.[2]

Amaia Elizagoien eta Begoña Durruty
Begoña Durruty

Bere bidea intuizioz egin du, Baztango hainbat margolarirekin prestakuntza jasoz, liburuak irakurriz eta Internetez. Azkenik, ustekabean, ilustrazioaren mundua ezagutu zuen, Galtzagorri Elkarteak antolatutako Marraz(i)Oak Ilustratzaileen Topaketen bidez. Urtez urte, topaketa horien edizioetan hartu du parte.

Begoña Durrutyk bozetogilea eta sortzailetzat du bere burua. Hainbat lan egin ditu arlo horretan, grabatuak, tintak eta hainbat olio-pintura sortu ditu. Ilustrazioaren esparruan, haurrentzako liburuak ilustratu ditu: "Mozoloaren bakardadea", "Sekretuaren lapurrak" eta "Mitxitxi Marriau", Erein argitaletxeak argitaratutakoak.

"Ez da konprenitzen ahal gerra!" eleberri grafikoa ere ilustratu eta idatzi du. Cherche`pas à comprende!" bertan aitaren historia kontatzen du, Denonartean argitaletxean argitaratua. Liburuan, gure herrialdearen oroimenean gordeta gera daitezen, aurreko mendean Frantzia eta Espainia banatzen dituen mugan izandako gerrak kontatzen ditu, bertan bizi ziren familiei eragin ziena.[3][4]

Euskaldunen egoera agertzen da; mugako bi alderdietan nola gauden banatuak eta gureak ez diren zenbat gatazkatan ibili garen.[4]

Liburuez gain, beste lan batzuk ere egin ditu: adibidez, Bertizko Mankomunitateak antolatutako marrazki-lehiaketa baten ondoren sortutako sorgin-jokoa, Baztango liburutegiko leihoetan jarritako biniloak,[5]Baita, Baztandarren Biltzarrerako[6]edo martxoaren 8rako kartelak ere. Hainbat erakusketa kolektibotan eta banakakotan parte hartu du Nafarroan eta Gipuzkoan. 2010ean, Mollerussako Haur eta Gazte Literaturako aretoan parte hartu zuen, Txarli eta Txokolatezko Fabrika liburuari buruzko 25 ilustratzailek egindako erakusketan. Mikel Laboa Katedrak 2013an sortutako Laboa Gertutik erakusketarako Bereterretxe kanthoria abestia ilustratu zuen, animazioaren mundukoa.[7]Amaia Elizagoienek idatzitako Amaiur liburuaren ilustrazioen egilea da.[8]

Amaiur liburuaren aurkezpena

Argitalpenak

  • Mitxitxi Marriau.(Erein, 2011) [9]
  • Sekretuen lapurrak.(Erein, 2011) (Alaitz Olaizola-Begoña Durruty)
  • Mozoloaren bakardadea.(Erein, 2012) (Juan Luis Zabala-Begoña Durruty)
  • Aita oker dago. (Erein, 2014) (Juan Luis Zabala-Begoña Durruty)
  • Ez da konprenitzen ahal gerra! Cherche`pas à comprende! eleberri grafikoa ilustratu eta idatzi. (Denonartean, 2016).[3][10][11]
  • Bereterretxeren kanthoria. Anonimoa XV. Mendea (1434-1449) (Begoña Durruty) (Denonartean, 2017).[12]
  • Gerrateko ibilerak. (2018 Hauspoa) (TestuaakIñaki Alkain-Antonio Zavala. Azala eta barneko marrazkiak: Begoña Durruty).
  • Paperezko ahozapietan idatzitako ipuinak.(Ana Urkiza - Begoña Durruty) (Elkar, 2020).[13]
  • Amaiur. (Amaia Elizagoien-Begoña Durruty).[14][8]
  • Belarriko kilkerra.(Elkar, 2023) (Uxue Alberdi-Begoña Durruty)[15]

Erakusketak

Hainbat erakusketa kolektibotan eta banakakotan parte hartu du:

  • 2017an Baionako Kalostrape aretoan erakusketa kolektiboa mitología gaiaz.[16]
  • 2017an Aieteko Kultur Etxean.[17]
  • 2013an Mikel Laboa Katedrak sortutako Laboa Gertutik erakusketarako Bereterretxe kanthoria abestia ilustratu du, animazioaren mundukoa.[7]
  • 2010ean, Mollerussako Haur eta Gazte Literaturako aretoan parte hartu zuen, Txarli eta Txokolatezko Fabrika liburuari buruzko 25 ilustratzailek egindako erakusketan.
  • 2010ean Arizkunenean Iparraldetik hegoaldera erakusketa kolektiboa. Begoña Durrutyrekin batera, Odile Lascaray, Josette Dacosta, Amaia Zinkunegi, Ines Gereka, Maialen Dissard eta Lola Sarratea izan ziren.

Bestelakoak

  • 2018an Begoña Durruty, Marco Armpachekin batera, Euskal Komikigintzaten ordezkari izan zen Bruselan. Euskal kulturak laugarren aldiz hartu zuen parte ekitaldian EUNIC-en (European Union National Institutes for Culture) eskutik eta Etxepare Euskal Institutua eta Euskadiren Europar Batasuneko ordezkaritzaren arteko elkarlanari esker. Durruty-k haurrei zuzendutako sorkuntza tailerra gidatu zuen.

Sariak

  • 2006an Baztango aire zabaleko lehiaketan saria irabazi zuen.[16]
  • 2009an Bertizko Turismo Partzuergoaren lehiaketa irabazi zuen antzara-jokoaren antzerako bat ilustratzeagatik.

Erreferentziak

  1. «Aldizkari Digitala: Begoña Durruty:» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  2. Vasco, Diario. (2017-03-22). «Exposición: Begoña Durruty» agenda.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  3. «Aitaren bizipenak eta bertze istorioak komikian bildu ditu Begoña Durruty margolari arizkundarrak - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  4. «"Euskaldunen egoera agertzen da; mugako bi alderdietan nola gauden banatuak eta gureak ez diren zenbat gatazketan ibili garen"» Berria 2023-12-18 (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
  5. Baztango biblioteka. .
  6. «Un cartel de Begoña Durruty anunciará finalmente el Baztandarren» El Diario Vasco 2009-05-13 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  7. «Bereterretxe kanthoria» begonadurruty.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  8. «‘Amaiur’ liburuaren aurkezpena egin dute Erratzun - Baztan» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-07).
  9. «Begoña Durruti - IKAS Euskal Pedagogia zerbitzua» www.ikas.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  10. «Begoña Durruty presenta una novela gráfica sobre su padre, paracaidista en la Guerra de Argel» El Diario Vasco 2016-12-18 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  11. «BEGOÑA DURRUTYK BERE NOBELA GRAFIKOA AURKEZTUKO DU LARUNBATEAN ARIZKUNEN» BEGOÑA DURRUTYK BERE NOBELA GRAFIKOA AURKEZTUKO DU LARUNBATEAN ARIZKUNEN (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  12. Bereterretxen kanthoria. (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  13. «paperezko ahozapietan idatzitako ipuinak. Ana Urkiza Ibaibarriaga / Begoña Durruty (il. ). Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  14. Anbustegi, Fernando. (2022-10-04). «‘Amaiur’, historia maitasunetik» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2022-10-06).
  15. Alzuru, Jone Bastida. (2023-10-04). «Belarriz jasoak eta idatziz emanak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-04).
  16. «Dos pintores baztandarras exponen su obra en Baiona» Diario de Noticias de Navarra 2017-01-28 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  17. «La ilustradora Begoña Durruty, en Aiete» Noticias de Gipuzkoa 2017-03-23 (Noiz kontsultatua: 2022-10-04).
  18. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000ff26d465bca470b813ace4356db5b18d. «Marraz(i)oak topaketen zortzigarren edizioa - Kulturklik Profesional» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.