Begoña Arrondo

Maria Begoña Arrondo Iruin (Hernani, 1963) gipuzkoar politikari ohia da. 1993an ETA laguntzeagatik atxilotua, 1994ko hauteskundeetan legebiltzarkide hautatu zuten.

Begoña Arrondo


Eusko Legebiltzarkidea

1994ko azaroaren 30a - 1995eko irailaren 26a - Arnaldo Otegi
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko V. legealdia
Bizitza
JaiotzaHernani, 1963 (60/61 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta artxibozaina
Enplegatzailea(k)Egin
Gara
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuna

Biografia

Hernanin jaioa, Egin egunkariaren argazki artxiboan lan egin zuen. 1993an atxilotu zuten ETAren Donostia Komandoaren laguntza ematen zuelakoan. Atxiloketan torturatua izan zela salatu zuen[1]. Kartzelan zegoela, epaiketaren zain, Herri Batasunak Gipuzkoako zerrendan jarri zuen, bosgarren lekuan, gainontzeko herrialdeetan beste preso batzuekin egin zuen bezala. José Antonio Ardanzaren inbestidura saioan HBren bozeramale izendatu zuten.

1995an kondenatu zuten eta, ondorioz, legebiltzarkide izateari utzi zion. Bere lekua Arnaldo Otegik hartu zuen, lehen aldiz parlamentario izan zena.

Gaur egun Gara egunkarian egiten du lan[2]. Karlos Apestegia presoaren bikotea da[3].

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Zabalza, Ricardo. (1993). Secuestrados!: 117 días en la encrucijada vasca. Txalaparta ISBN 978-84-8136-905-2. (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).
  2. «https://twitter.com/ehbilduhernani/status/1126134950670012418/photo/1» Twitter (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).
  3. (Gaztelaniaz) «Fundiendo muros, 5 entre 85.000» GARA 2019-01-12 (Noiz kontsultatua: 2021-04-20).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.