Begoña (izena)
Begoña euskarazko emakumezko izena da.[1]
Begoñako Andre Maria | ||
Datuak | ||
---|---|---|
Sexua | Emakumezkoa | |
Jatorria | Euskalduna | |
Izenaren eguna | Urriaren 11 |
- Artikulu hau izenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Begoña».
Begoñako Andre Maria, 1903. urtean Aita Santuak Jaurerriko zaindari izendatua. Askoz lehenago, halere, 1738. urtean, Bizkaian Ama Birjina honengana zegoen jaiera edo debozio handia ikusita, Gernikako Batzarrek Jaurerriko zaindari izendatua zuten. Lehen aipamena Bilbo fundatu zutenekoa da (1300. urtekoa), hiribildua Begoñako dermioan sortu baitzuten, baina santutegia zaharragoa da. Jaieguna urriaren 11n bada ere, Bizkaian abuztuaren 14ko gauean Begoñara oinez joateko ohitura handia dago. Inoiz 'egon bedi oinetan' (bego oina) itzuli izan dute, herri etimologia honek inolako funtsik ez duen arren.[2]
Begoña izena duten pertsona ezagunak
Erreferentziak
- Yáñez Solana, Manuel. (1995). El gran libro de los Nombres. Madril: M. E. Editores ISBN 84-495-0232-2..
- Euskaltzaindiaren izendegiak: Begoña
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.