Bedia

Bedia Bizkaiko erdialdean dagoen udalerri txikia da, Arratia eskualdean. 2016. urtean 1.026 biztanle zituen.

Bedia
 Bizkaia, Euskal Herria
Bediako udaletxea
Bediako bandera

Bediako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaArratia
Izen ofiziala Bedia
AlkateaAitor Sorriketa Larrea (EAJ)
Posta kodea48390
INE kodea48092
Herritarrabediar, bediaztar[1]
Kokapena
Koordenatuak43°12′30″N 2°48′07″W
Map
Azalera16,5 km²
Garaiera62 metro
Distantzia14 km Bilbora
Demografia
Biztanleria1.114 (2023)
12 (2022)
alt_left 559 (%50,2) (%45,6) 508 alt_right
Dentsitatea67,52 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
% 3,55
Zahartze tasa[2]% 21,17
Ugalkortasun tasa[2] 52,63
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 79,69 (2011)
Genero desoreka[2]% 7,16 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 11,65 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 54,93 (2010)
Kaleko erabilera [3]%  (2016)
Etxeko erabilera [4]% 40.57 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.bedia.biz/

Geografia

Ingurune naturala

Ibaizabal ibaia udalerriko lurretatik igarotzen da.

Auzoak

Bediak honako auzo hauek ditu:

Udalerri mugakideak

Historia

  • Herriaren sorrera XI. mendean izan omen zen, orduan Jauregizuria, Barroeta, Tosubando, Hutxarain eta Gortazar izeneko oinetxe eta arma-etxeak biltzen zituela.
  • San Joan Bataiatzailearen eliza, herriko nagusia, 1742an egin zuten.
  • Herriari 1858an eman zioten elizate titulua, eserlekua eta botoa lortuz Gernikako Batzar Nagusietan.

Demografia

Bediako biztanleria

Politika

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Aitor Sorriketa Larrea (EAJ) da Bediako alkatea, karguan 2003tik. Sorriketak alkatetza berritu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoaz.

San Joan Bataiatzailearen eliza

2015eko udal hauteskundeak

Bediako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
6 / 9
374 (% 63,61)
5 / 7
349 (% 58,95)
Euskal Herria Bildu (EH BILDU)*
3 / 9
184 (% 31,29)
2 / 7
189 (% 31,93)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko Udal hauteskundeak. Behin-behineko emaitzak euskadi.eus webgunean

Euskara

Bediako euskara Arratiako euskaran[5][6] dago katalogaturik, era berean, mendebaldeko sartaldeko euskaran. Arratia eskualde guztiz euskalduna da, biztanleria osoaren %75 baino gehiagok euskara erabiltzen baitu egunerokoan. Hala ere, alde handiak daude herri batzuen eta besteen artean. Gauzak horrela, esan ohi da Zeanuri dela udalerririk euskaldunena, eta Areatza erdaldunena. Euskal hiztunen portzentajeagatik, UEMAko kideak dira, Arratian, lau udalerri: Arteaga, Dima, Zeanuri eta Areatza. Oro har, Mendebaleko euskararen aldaera bat dute jatorrizko euskalkia eskualdean.

Arratia eskualdeko euskara gorde eta berreskuratzeko helburuarekin sortu zen duela urte batzuk Geure Berbategie programa. Programa horrek bertoko euskararen irautea bideratu nahi du, eta horretarako kanta herrikoiak, esaerak, aditzak, lexikologia, toponimia etab. aztertu eta ikasi dira, betiko gordetzeko asmotan. Etengabeko lana da, egunero-egunero berriztu beharrekoa. Aipatutako kantak ezagutarazteko asmotan, AK-37 taldea sortu da, Igorreko Institutuko ikasleek osatuta. Talde horrek gerra zibilaren garaiko kantak moldatu eta musikaz nahastu ostean, disko bat argitaratu dute, bai eta Bizkaia osotik kontzertuak eskaini ere.

Garraioa

Arratia eskualdea gurutzatzen duen N-240 errepidea herrigunetik igarotzen da. Era berean, Bilbo eta Donostia arteko eta Urdaibaiko EuskoTren lineetako Bediako geltokia dauka herriak.4

Bediar ospetsuak

Erreferentziak

  1. Bizkaiko herri izendegia
  2. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. «Bedia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  6. «Arratiakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).

Ikus, gainera

  • Bizkaiko udalerrien zerrenda

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.