Bedaroa

Bedaroa Eako (Bizkaia) hiru auzo nagusietako bat da, udalerriaren ekialdean kokatutakoa. 1887ko errolda arte berezko udalerria izan zuen. Izenaren ahoskatze popularra "Bedaru" da.

Bedaroa
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaEa
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak43°22′38″N 2°34′15″W
Demografia
Biztanleria117 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Inguru naturala eta kokapena

Bedaroa auzoa Ea udalerriaren ekialdean dago, Ispaster eta Eako portuarekin muga eginez. Bertara heltzeko Lekeitio eta Gernika arteko errepidean hasten den BI-3481 errepidea hartu behar da.

Demografia eta biztanleria

Udalerri gisa agertzen den azken erroldan (1887koan) herriak 274 biztanle eta 56 etxe zituen. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldan 140 biztanle ditu.

Bedaroako biztanleria
20002001200220032004200520062007
137132139138142139137137

Ondarea

  • Pedro Deunaren parrokia (XVI. mendekoa).
  • Bartolome Deunaren baseliza.

Iruditegia

1918-1919 urteen inguruan, Indalezio Ojanguren argazkilariak herrira egindako bisitako argazkiak dira hauek:

Garraiobideak

Galdakaoko Ospitalean geltokia duen Lekeitio eta Bilbo arteko Bizkaibusen autobus lineak geltokia dauka auzoan. Lau orduro igarotzen da lanegun eta asteburuetan.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.