Beatriz de Bobadilla (Gomerako andrea)
Beatriz de Bobadilla (Medina del Campo, Valladolid, 1460ko hamarkada - ibidem, 1504ko urria) Gaztelako dama bat izan zen Errege Katolikoen gortean. Hernán Perazarekin ezkontzean Gomera eta Hierro uharteetako andrea bihurtu zen. Kanarietako historiako pertsonaia garrantzitsuenetako bat da.
Beatriz de Bobadilla (Gomerako andrea) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Beatriz de Bobadilla |
Jaiotza | Medina del Campo, ezezaguna |
Heriotza | Medina del Campo, 1504ko urria ( urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Hernan Peraza the Younger (en) (1482 - 1488) Alonso Fernández de Lugo (en) (1498 - 1504) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Izengoitia(k) | La Cazadora |
Bere izebarengandik bereizteko, Moyako markesak ere izen bera baitzuen, 'ehiztaria' ezizena jaso zuen, bere aitaren karguari erreferentzia eginez.[1]
Biografia
1482an Hernán de Perazarekin ezkondu eta errege-erreginen gortea utzi zuen San Sebastián de la Gomerara joateko.
Gomeroen sarraskia
Gomerarren matxinadan gomerarrek Peraza hil zuten. Bobadilla San Sebastianeko dorrean gorde eta Pedro de Veraren, Kanaria Handiko gobernadorea, laguntza eskatu zuen. Honek laurehun soldadurekin lehorreratu eta gomerar matxinoak uharteko gailurretara ihes eginarazi zituen. Bobadilla eta Verak haien aurkako sarraskiari ekin zioten. Lehenengo, Ipalan eta Mulagua taldeko kideak urkatu zituzten eta ondoren, Orone eta Agana taldeko kideak erbesteratu edota esklabo bezala saldu zituzten. Fray Miguel López de la Sernak, Kanarietako gotzainak, egoera errege-erreginen aurrean salatu zuen eta ordainetan, Bobadilla eta Verak beren poltsikotik ordaindu behar izan zuten esklabo bezala saldutako gomero kristauen prezioa.
Bobadillak Gomeraren gobernua hartu zuen bere semearen, Guillén, izenean. Besteak beste, Kristobal Kolonen 1492, 1493 eta 1498ko bidaiak hornitu zituen.[2]
Tenerifeko konkista
Bobadillak Tenerifeko konkistan ere parte hartu zuen. Lehenengo espedizioa diruz lagundu zuen eta ondoren, Alonso Fernández de Lugo kapitain konkistatzaileari lagundu zion, Acentejoko lehenengo gudan guantxeen aurka galdu zuenean.[3]
1498an Tenerifeko San Cristóbal de La Lagunako herri sortu berrira joan zen bizitzera, Alonso Fernández de Lugo gobernadore berriarekin ezkondu baitzen. Han, senarra ez zegoenean, ordezko gobernadore aritu zen.[4][5]
Tenerifeko gobernadore ordezko lanetan hil zen 1504ean, Medina del Campon.
Aintzatespenak
Fikzioan
Beatriz de Bobadilla fikzio historikoko hainbat eleberriren protagonista izan da:
- Manuel de Ossuna y Saviñónen Doña Beatriz de Bobadilla: Drama histórico en cuatro actos (1840).
- Anton Giulio Barriliren Le due Beatrici (1892).
- Carlos Álvarezen La Señora Beatriz de Bobadilla, señora de Gomera y Fierro (2012).
- Balbina Riveroren La dama sangrienta (2016).
- Pepe Tejeroren Guanches: tiempos de guerra (2017).
- Mario Escobarren La Gobernadora (2022).
Halaber, Isabel telesailean Bobadillaren pertsonaia Beatriz de Osorio izenarekin agertzen da, Sara Rivero aktoreak antzeztua.
Erreferentziak
- Rumeu de Armas 1985, 431 orr. .
- Rumeu de Armas 1986, 24-30 orr. .
- Rumeu de Armas 1975, 146; 208; 217 orr. .
- Rosa Olivera & Serra Ràfols 1949.
- Rumeu de Armas 1985, 432 orr. .