Beatriz da Silva
Beatriz da Silva, jaiotzez Beatrice da Silva Menezes (Campo Maior, Portugal, 1424 – Toledo, 1492ko abuztuaren 16a) portugaldar lekaimea izan zen. Ordena sorkundetarra edo Andre Maria Sortzez Garbiaren Ordena izeneko emakumezkoen erlijio-ordenaren sortzailea izan zen 1484an. 1926. urtean beatifikatu zuen Pio XI.ak, eta Paulo VI.ak santu izendatu zuen 1976an. Jaieguna abuztuaren 17an ospatzen da.
Beatriz da Silva | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Beatriz da Silva |
Jaiotza | Campo Maior eta Ceuta, 1424 |
Herrialdea | Portugalgo Erresuma Gaztelako Erresuma |
Lehen hizkuntza | portugesa |
Heriotza | Toledo, 1492ko abuztuaren 16a (67/68 urte) |
Hobiratze lekua | Toledoko probintzia |
Familia | |
Aita | Rui Gomes da Silva, 1.º alcaide de Campo Maior |
Ama | Isabel de Meneses |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | moja katolikoa |
Santutegia | |
Abuztuaren 17 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Order of the Immaculate Conception (en) |
Bizitza
Beatrice da Silva Menezes Campo Maior hirian jaio zen, Portugalgo Erresuman, 1424an (orduan Portugalen mendean zegoen Ceutan jaio zela uste izan da urte askoan). Ruy Gomez da Silva eta Isabel da Menezes nobleen alaba eta Amadeo Portugalgoaren arreba izan zen. Elisabet Aviskoa printzesaren gorte-laguna izan zen urte askotan, eta Gaztelara lagundu zion Joan II.a Gaztelakoarekin esposatu zenean, Gortearen bizitzaz gogaiturik, Toledoko zistertar monasterio batean sartu zen. 1484an, Elisabet I.a Gaztelakoa erreginaren laguntzaz, ordena berria sortu zuen.[1]
Erreferentziak
- Santa Beatriz de Silva. mariadeagreda.org (Noiz kontsultatua: 2023-5-4).