Beatriz Zabalondo

Beatriz Zabalondo Loidi (Elgeta, 1961) euskalari eta euskaltzalea da, irakaslea Mondragon Unibertsitatean eta Euskal Herriko Unibertsitatean, eta komunikabideetan euskara zuzentzaile lanak egindakoa, ETBn eta bereziki, Euskaldunon Egunkariaren sorrerako taldean. Berria egunkaria argitaratzen duen Berria Taldeko administrazio kontseiluko kide da 2011tik, eta kontseilu horretako presidente 2013tik[1].[2]

Beatriz Zabalondo

Bizitza
JaiotzaElgeta, 1961 (62/63 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea 2013) doktoretza : Komunikazio
Tesi zuzendariaTxema Ramirez de la Piscina Martinez
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea

Inguma: beatriz-zabalondo-loidi

Formakuntzaz, ingeniaritza teknikoko eta kazetaritzako ikasketak egin izan ditu. Tesia (Txema Ramirez de la Piscinak zuzendua) defenditu zuen 2013an, doktoradutza lortzeko: Lagunarteko hizkera ETBko fikzio seriatuan: euskararen normalizazioaren ispilu? bikoizketa euskal herrian (1982-2013): sorrera, garapena eta gainbehera[3].

Euskaldunon Egunkaria eta Berria egunkarien Estilo Liburuetan lan egin izan du. EIZIE elkarteko kide, elkarteko presidente ere izana da[4].

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.