Beatriz Fernández Fernández

Beatriz Fernández Fernández (Portugalete, Bizkaia, 1964ko abuztuaren 22a - ) Euskal Filologian doktorea eta euskaltzain urgazlea da.

Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan
Beatriz Fernández Fernández
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBeatriz Fernandez Fernandez
JaiotzaPortugalete, 1964ko abuztuaren 22a (59 urte) (59 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaJon Ortiz de Urbina
Hizkuntzakgaztelania
euskara
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilologoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea, editore-laguntzailea eta hizkuntzalaria
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa eta Gasteiz
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaEuskaltzaindia
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: beatriz-fernandez-fernandez

1997an Egiturazko kasuaren erkaketa euskaraz dokotego tesia aurkeztu zuen EHUn Jon Ortiz de Urbinaren zuzendaritzapean.[1]

EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakasle eta ikertzailea da. Basdisyn, Basque Dialect Syntax euskal hizkeren sintaxia aztertzen diharduen ikerketa-taldeko burua da, Ricardo Etxepare Igiñizekin batera. Urteotan EHUk, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako MINECOk diruz lagundutako zenbait ikerketa proiekturen buru izan da eta gaur egun ere ikerketa-proiektu bat zuzentzen du MINECOren babesean, euskararen hizkeren gramatika bat egiteko asmoz. 2013 urteaz geroztik euskaltzain urgazlea da eta erakundeko gramatika batzordeko kidea. [2]

EGEO gramatika

Patxi Goenagak idatzitako EGEO gramatikaren editorea izan zen Beatriz Fernandez 2023an. EGEO gramatikak (Euskal gramatika: egiturak eta osagaiak) hizkuntza deskribatu arren, arazo teorikoei ere muzin egiten ez dien gramatika bat da; euskararen datuak gogoeta teorikoarekin tartekatzen dituena. EGEOk atarikoaz gain, hamar kapitulu ditu, hizkuntzaren osagai nagusiak eta osagaiok sortarazten dituzten egiturak arakatzen dituena: [3]

  1. Atarikoa
  2. Perpausa
  3. Izena eta izen sintagma
  4. Adjektiboa eta adjektibo sintagma
  5. Zenbatzailea eta zenbatzaile sintagma
  6. Determinatzailea eta determinatzaile sintagma
  7. Izen predikatua
  8. Egiturazko kasuak
  9. Adposizioa eta adposizio sintagma
  10. Aditza eta aditz sintagma
  11. Aditz jokatua eta aditz jokoa

EGEO bereziki lagungarria da euskal gramatikan trebatzen hasia den unibertsitateko ikaslearentzat, irakaslearentzat eta hizkuntzaren osagaiez eta egiturez jakin-mina duen edozein irakurlearentzat.[3]

Lanak

Artikulu askoren egilea, bakarka eta elkarlanean. Bi liburu eman ditu argitara Jon Ortiz de Urbinarekin batera:

Guztira 10 liburu plazaratu ditu

Izenburua Egileak Erakundea Urtea
Hizkuntza gogoan Beatriz Fernandez Fernandez EREIN 2021
Euskara eta hizkuntzari buruz. Hizketan semearekin Beatriz Fernandez Fernandez EREIN 2017
Ibon Sarasola, gorazarre Pello Salaburu Etxeberria, Beatriz Fernandez Fernandez UPV/EHU arg 2015
Euskal gramatika: lehen urratsak VII (Perpaus jokatugabeak) Iñaki Amundarain Arana, Juan Garzia Garmendia, Patxi Goenaga Mendizabal, Itziar Laka Mugarza, Jesus Mari Makazaga Eizagirre, Jose Antonio Mujika Casares, Beñat Oihartzabal , Paskual Rekalde Irigoien, Pello Salaburu Etxeberria, Miren Azkarate Villar, Piarres Xarriton Zabaltzagarai, Beatriz Fernandez Fernandez, Alan Roy King, Pilar Lasarte, Céline Mounole Hiriart-Urruti, Karmele Rotaetxe Amusategi EUSKALTZAINDIA arg 2011
Datiboa hiztegian Beatriz Fernandez Fernandez, Jon Ortiz de Urbina Arruabarrena UPV/EHU arg 2010
Euskara eta euskarak: aldakortasun sintaktikoa aztergai Pablo Albizu Garitano, Rikardo Etxepare , Beatriz Fernandez Fernandez UPV/EHU arg 2010
Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan Beatriz Fernandez Fernandez, Jon Ortiz de Urbina Arruabarrena UEU arg 2007
Andolin gogoan. Essays in honour of Professor Eguzkitza Beatriz Fernandez Fernandez, Itziar Laka Mugarza UPV/EHU arg 2006
Kasu eta komunztaduraren gainean Pablo Albizu Garitano, Beatriz Fernandez Fernandez UPV/EHU arg 2002
Egiturazko kasuaren erkaketa euskaraz Beatriz Fernandez Fernandez UPV/EHU arg 1997

Erreferentziak

  1. Fernandez Fernandez, Beatriz. «Egiturazko kasuaren erkaketa euskaraz» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  2. Euskaltzaindiak 14 euskaltzain urgazle berri izendatu ditu, www.euskaltzaindia.net.
  3. Goenaga, Patxi; Fernández, Beatriz. (2022-12-20). Euskal Gramatika: Egiturak eta Osagaiak. UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-1319-361-8. (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).
  4. Fernández Fernández, Beatriz; Ortiz de Urbina, Jon. (2007). Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-094-8. PMC 434038195. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
  5. Beatriz., Fernández Fernández,. Datiboa hiztegian.. ISBN 978-84-9082-335-4. PMC 1222921754. (Noiz kontsultatua: 2022-10-25).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.