Beatriz Costa
Beatriz Costa, jaiotzez, Beatriz da Conceição (Mapfra, Portugal, 1907ko abenduaren 14a – Lisboa, Portugal, 1996ko apirilaren 15a) aktore eta idazlea izan zen. Portugalgo zinemaren urrezko garaiko izar nagusietako bat.[1] Hainbat film ezagun egin zituen bere herrialdean: A Aldeia da Roupa Branca (1939), A Canção de Lisboa (1933) eta Fátima Milagrosa (1928). Lana utzi ondoren, idazketan aritu zen, eta azken liburua 1990ean argitaratu zuen.[2][3]
Beatriz Costa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Beatriz da Conceição |
Jaiotza | Milharado (en) , 1907ko abenduaren 14a |
Herrialdea | Portugal |
Heriotza | Lisboa, 1996ko apirilaren 15a (88 urte) |
Hobiratze lekua | Malveira Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria eta idazlea |
Izengoitia(k) | Beatriz Costa |
Biografia
Beatriz Costa 1907an jaio zen 14an, Charneca herrixka txikian, Milharadoko freguesian, Mafrako Concelhoan. Gurasoak António Isidoro eta Aldina de la Conceição ziren.[4][5][6][7]
1912an, 4 urte baino ez zituela, gurasoak banatu egin ziren eta amarekin joan zen Lisboara. Munduko Lehen Guda hasi zenean, ama jostun lanak egiten hasi zen militar baten etxean. Handik gutxira Figueiró dos Vinhos herrira joan ziren eta han Beatriz José Malhoa margolariarentzako modelo lanak egiten hasi zen. 13 urterekin ikasi zuen irakurtzen eta idazten. Bi aitaorde izan zituen.[8]
Ibilbidea
15 urterekin hasi zuen bere karrera Chá e torradas errebistan, korista gisa. Hurrengo urtean, Antonio Macedoren konpainian , 1924ko ekainaren 24an Maria Victoria Antzokian estreinatu zen Résvés errebistan parte hartu zuen. Luís Galhardok, zuen ahalmena ikusita, Beatriz Costa izena jarri zion. Urte berean Brasileko 'tournera' joan zen, Antonio Macedo enpresaburu eta bere konpainiaren zuzendari artistikoaren eskutik eta José Loureiro enpresaburua eta Brasileko hainbat Antzokiko zuzendaria.
Bederatzi espektakulu berri egin zituzten: Fado corrido, Tiro ao alvo, Chá e torradas, Piparote, Aqui d'El Rei, Résvés, O 31, Tic-Tac e De capote e lenço. Apurka-apurka nabarmentzen hasi zen.[8][9]
1927an, Louise Brooksek hasitako ile modari jarraituta mutilen erara ebaki zuen ilea. Ospea zuen eta lasterrera zine mutuan eta cabaretean ere hasi zen.[10][11]
Filmografia
- Chianca de Garciaren A Aldeia da Roupa Branca (1939)
- O Trevo de Quatro Folhas, Chianca de Garciarena (1936)
- José Cotinelli Telmoren A Canção de Lisboa (1933)
- Minha Noite de Núpcias, E. W. Emo (1931)
- Lisboa, J. Leitão de Barros (1930)
- Fátima Milagrosa, Rino Luporena (1928)
- O Diabo em Lisboa, Rino Luporena (1926)
Telebista
- Património, o que é? eta Prata da Casa (1980)
- E o Resto São Cantigas (1981)
- A Imagem das Letras (1982)
- O Foguete (1982)
- Regresso ao Passado (1991)
Lanak
- Sem Papas na Língua (1975)
- Quando os Vascos Eram Santanas… e Não Só (1977)
- Mulheres Sem Fronteiras (1981)
- Nos Cornos da Vida (1984)
- Eles e Eu (1990)
- Saudades do Padeiro (1993)
Iruditegia
- Beatriz Costa (12 urte), 1920
- Beatriz Costa Silva Nogueiran, 1928
- Beatriz Costa De los Riosen, 1928
- Beatriz Costa, 1931
- Beatriz Costa "Pim-pam-pum" errebistan, 1931
- Beatriz Costa Marlene Dietrichekin, 1931
- Beatriz Costa, 1932
- Beatriz Costa Porton, 1935
- Beatriz Costa Brasilen, 1940
- Beatriz Costa Brasilen, 1940
- Beatriz Costa, 1950
- Beatriz Costa
- Beatriz Costa, pertsonaje bat egiten
Erreferentziak
- Beatriz Costa - Museo Popular Turismo Portugal. Consultado el 1 de abril de 2018.
- Biografía de Beatriz Costa O Leme. Consultado el 1 de abril de 2018.
- «MatrizNet» www.matriznet.dgpc.pt (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- Lbg. (quinta-feira, 25 de junho de 2015). «Sem franja, mas de laço e gola de guipura:» PROVOCANDO (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- «CETbase: Ficha» ww3.fl.ul.pt (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- Txantiloi:Pt-PT «100 ANOS DA SALOIA DA FRANJA» www.dn.pt (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- Neiva, Beatriz Costa. (2020-11-03). CAFÉ, AVOADOR E OUTRAS MEMÓRIAS. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- (Portugesez) «Beatriz Costa "Vedeta mais popular" do teatro de revista morreu há dez anos» PÚBLICO (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- Medeiros, Christine Junqueira Leite de (2015). «As histórias globais do teatro e as turnês da atriz Beatriz Costa entre Portugal e Brasil» (PDF). XXVIII Simpósio Nacional de História. .
- «Portugal através do Mundo: Beatriz Costa - Vedeta em Portugal e no Brasil» Portugal através do Mundo quinta-feira, 15 de novembro de 2018 (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).
- (Portugesez) Castro, Carlos. (2012-02-27). As Mulheres que Marcaram a Minha Vida. Leya ISBN 978-972-20-4563-6. (Noiz kontsultatua: 2022-06-16).