Beatriz Chivite

Beatriz Chivite Ezkieta[1] (Iruñea, 1991ko martxoaren 16a) nafar idazlea da.[2] Filologia Txinatarra eta Ekialdeko Artearen Historia ikasi zuen Londresen. 2017az geroztik, Espainiak Jakartan duen enbaxadan egiten du lan, kultur kudeatzaile gisa.[3]

Beatriz Chivite

Ahotsa
Bizitza
JaiotzaIruñea, 1991ko martxoaren 16a (33 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
AitaFernando Chivite
Hezkuntza
HeziketaLondresko Unibertsitatea
Hong Kongeko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilologoa, itzultzailea, poeta eta idazlea
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 956

Ibilbidea

Fernando Chivite nafar idazle ezagunaren alaba da[2] eta ama ere idazlea du, Isabel Ezkieta.[4]

Ikasketak eta lana

Iruñean jaio eta oinarrizko hezkuntza mailak Burlatan egin ostean, Nazioarteko Batxilergoa Duinon (Italian) egin zuen, United World Colleges-en beka irabazita (2007-2009).[5] Ikasketa haiek amaitu zituenean, Nepalgo eskola-barnetegi batera joan zen, urtebetez, boluntario gisa.

2010ean Filologia Txinatarra eta Ekialdeko Artearen Historia ikasten hasi zen Londresko Unibertsitateko School of Oriental and African Studies (SOAS) Fakultatean, eta Unibertsitateko bigarren ikasturtea Pekinen egin zuen.[5]

La Caixa beka bati esker, Literatura eta Zinema Txinatarrari buruzko masterra egin zuen Hong Kongeko Unibertsitatean (2015-2016), eta 2016an bere master amaierako lanarekin, Esther MK Cheung Memorial Prize for Postgraduate Students saria jaso zuen.[6]

Hainbat lanpostutan lan egin du, besteak beste, Hong Kongen erakusketa bateko komisario, Veneziako Biennaleko kultur bitartekari, Veneziako Peggy Guggenheim Museoko pasantia laguntzaile eta koordinatzaile, edo Nafarroako Gobernuaren CNAIko ingeles irakasle eta Londresko Victoria eta Alberto Museoan eta Londresko Christie's enkanteen departamentuan praktikak eginez.[5]

Literatur ibilbidea

Txinan bizitako esperientzia abiapuntu gisa hartuta, bere lehen olerki liburua idatzi zuen: Pekineko kea (2017, Pamiela).[7][8] Lan honekin, 2012an Iruñeko Udalak antolatutako Poesia Lehiaketa irabazi zuen.

2014an, berriz, Ernestina Champourcin XXV. Poesia Lehiaketa irabazi zuen Metro (2014, Arabako Foru Aldundia)[8] liburuarekin. Azken honekin, 2015ean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Lauaxeta Poesia Saria ere irabazi zuen Chivitek. 2016an, gaztelaniara itzuli eta Papeles Mínimos argitaletxeak plazaratu zuen.[9]

2016an Nafar Gobernuko Gazte saria jaso zuen,[10] eta Bilboko Udalaren Blas de Otero Poesia Lehiaketa ere irabazi zuen, urte berean, Biennale (2017, Erein) liburuarekin.[11]

2017an, Donostia Kulturak eta Donostia 2016k sustatutako "Beste Hitzak-Other Words" sorkuntza egonaldia egin du Mariborren (Eslovenian), mugei eta migrazioei buruzko egitasmo poetiko batekin.[12]

2019an Europara itzuli da eta Londresen bizi da.[13]

Lanak

Pekineko kea
Fitxategi:.jpg
Azaleko irudia: Beatriz Chivite Ezkieta
Audioa
Beatriz Chivite, Pekineko kea liburuko Pekin poema irakurtzen.
Beatriz Chivite, Pekineko kea liburuko Baso bat ardo gorri poema irakurtzen.
Datuak
Argitaratze-data2017
GeneroaPoesia
Orrialdeak89
ISBN978-84-7681-983-8
SariakIruñeko Udalak antolatutako Poesia Lehiaketa, 2012

Sariak eta merezimenduak

  • Iruñeko Udalaren egile berrientzako lehiaketan narrazio-saria, 2007, Galdutako ispiluak lanagatik
  • Iruñeko Udalak antolatutako Poesia Lehiaketa, 2012, Pekineko kea lanagatik.[16][17][18]
  • Ernestina Champourcin XXV Poesia Lehiaketa, 2014, Metro lanagatik.
  • Lauaxeta Poesia Saria, 2015, Metro lanagatik.
  • Nafarroako Gobernuko Gazte saria, 2016.[10]
  • Blas de Otero Poesia Lehiaketa (Bilboko Udala), 2016, Biennale lanagatik.[18]

Erreferentziak

  1. Abizena horrela idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Txibite onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Ilintxeta, Reyes. (2013-10-13). «Hizkuntzaz harago, beste muga batzuk ditugu, beste harresi asko» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-9-7).
  3. (Gaztelaniaz) Alejos, Nerea. (2018-08-12). «Beatriz Chivite, coordinadora cultural en Yakarta (Indonesia) | SeleccionDN+» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  4. Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Euskara eta Kultura Diputatuak Lauaxeta 2015 Sariak eman dituzte. 2015-12-02 (Noiz kontsultatua: 2017-9-7).
  5. (Gaztelaniaz) Beatriz Chivite Ezkieta, Ángela Gabarre Moreno, la Red de Lucha Contra la Pobreza y Bilaketa, Galardones de Juventud 2016. .
  6. «Perfil - Red de Becarios "la Caixa"» www.becarioslacaixa.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  7. «Pekinen bizitakoen eguneroko poetikoa argitaratu du Beatriz Chivitek» Hitzen Uberan 2017-04-26 (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).
  8. «Beatriz Chivite Sautrelan» (bideoa) Sautrela 2017-05-20 (Noiz kontsultatua: 2017-09-02).
  9. «Metro [7 poemas, Beatríz Chivite»] papelesminimos.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  10. «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-09).
  11. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Beatriz Chivite: "Hiriak dira nire musak"» uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  12. «| | Other Words Literature | |» otherwordsliterature.eu (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  13. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-04-18). ««Escribir en euskara era como echar raíces a diez mil kilómetros de distancia»» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-04-27).
  14. Arin, Nagore. «Mugitzearen kate hotsak, ozen» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-09).
  15. Beatriz Chivite Ezkieta - Mugi/atu. (Noiz kontsultatua: 2019-10-09).
  16. Azurmendi, Nerea. (2017-08-30). «Paddy Rekalde eta Beatriz Chiviteren poemetan mamituko dira 'Poesia Orduak'» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).
  17. Unanue, Maialen. (2017-08-31). «Poesia, musikaz eta irudiz josia» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-09-20).
  18. (Gaztelaniaz) Sierra, Elena. (). «Las hojas que nos trae el otoño» El Correo: 52..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.