Beatriz Arizaga Bolunburu
Beatriz Arizaga Bolunburu (Eibar, Gipuzkoa, 1951ko urtarrilaren 15a) historialaria da.
Beatriz Arizaga Bolunburu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1951 (72/73 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Santiago de Compostelako Unibertsitatea Kantabriako Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria |
Biografia
Santiago de Compostelako Unibertsitatean lizentziatu zen (1975) eta Kantabriako Unibertsitatean doktoratu (1986). 2001etik katedraduna da eta Kalitate eta Hezkuntza Berrikuntzako errektoreordea (2006). Ikerketa-ildo nagusiak Erdi Aroko hiri-historiara, Erdi Aroko hirigintzara, hiri-paisaia berreskuratzera eta portu-hirien historiara bideratu ditu, eta azterlan gehienak Euskal Autonomia Erkidegora. Ildo horretan, nazioko eta nazioarteko ikerketa-proiektu askotan parte hartu du, eta berrienak Gasteiz, Iruñea eta Baionako euskal hiriei eskainitakoak izan dira, Eusko Ikaskuntzak finantzatutako Atlas de las Villas Medieval de Vasconia proiektuan (1997-2008).[1]
Lanak
- El nacimiento de las villas guipuzcoanas en los s. XIII-XIV (1978)
- Urbanística Medieval (Guipúzcoa) (1990)
- Los Cascos históricos de Gipuzkoa (1994)
- Castro Urdiales en la Edad Media: La imagen de la villa (2001)
- La imagen de la ciudad medieval: La recuperación del espacio urbano (2002)
- Bizcaya en la Edad Media, egilekidea, lau liburukitan (1985)
- Pamplona en la Edad Media, egilekidea.[2]
- Ciudades y villas portuarias del Atlántico en la Edad Media.[3]
Sariak
- 2016an Beatriz Arizaga Erdi Aroko Historiako katedradun eta Kantabriako Unibertsitateko Kalitate eta Hezkuntza Berrikuntzako errektoreordeak jaso zuen 'Ville de Bayonne' Ikerketa Saria, Erdi Aroan Euskal Herriko hiribilduei buruzko ikerketa lan anbiziotsu bati herri horretako Udalak emandakoa.[4]
Erreferentziak
- «Beatriz Arizaga Bolumburu» www.goodreads.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
- Pamplona en la Edad Media. .
- Bolumburu, Beatriz Arízaga; Telechea, Jesús Ángel Solórzano. (2005). Ciudades y villas portuarias del Atlántico en la Edad Media: Nájera. Encuentros Internacionales del Medievo : Nájera, 27-30 de julio de 2004. Instituto de Estudios Riojanos ISBN 978-84-95747-35-8. (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
- «La catedrática de la UC Beatriz Arízaga, premiada en Francia - Noticias» Arqueología Medieval (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).
- «Beatriz Arízaga: “No podemos perder de vista que nuestro conocimiento y nuestra investigación tienen que estar enfocada hacia los estudiantes”» web.unican.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).
- Dra. Beatriz Arízaga Bolumburu, medalla de plata de la Universidad de Cantabria – Sociedad Española de Estudios Medievales. (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).