Beartzun

Beartzun Elizondoko (Baztan) ekialdean dagoen baserri-auzoa da. Ingurune menditsuan kokatua, iparraldean ez du urruti Auza (1.305 m), Baztango tontorrik nabarmenena.

Beartzun
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaBaztan
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°07′16″N 1°28′10″W
Demografia
Biztanleria50 (2020:  −1)

Beartzungo errekako urak Bidasoa ibaira doaz.

Mugakideak

Ipar-mendebaldean herrikidea den Berro eta harantzago norabide berean herriburua den Elizondo, hegoaldean Aldude (Nafarroa Beherea), ekialdean Banka eta Aldude (NB) eta mendebaldean Irurita (Baztan) mugakide ditu.

Koartela

Auzo honetan karabineroen edo mugazainen kaserna egon zen, gaur egun hondakinak baino ez daude zutik. Hiru solairuko eraikina zen. Martxan zegoenean, 18 goardia bizi ziren, eta aduanaren arduradunak ziren. Tenientea ere egon zen, baina ez zen bertan bizi. Karabineroez gain, bi goardia sekretuak ibiltzen ziren, uniformerik gabe: Sarasola eta Bordaxuri deiturikoak.[1]

Beartzundar ezagunak

  • Joxepi Miura, Urruxka etxekoa eta bailarako kultur dinamizatzailea.

Erreferentziak

Kanpo-estekak

Elizondo
Antzanborda | Beartzun | Berro | Etxaide
Geografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.