Bealtaine

Bealtaine [ˈbʲal̪ˠt̪ˠənʲə], Bealltainn [ˈbʲal̪ˠt̪ˠən] edo Beltane [ˈbɛltən] (Suona euskaraz) maiatzaren 1ean Irlandan ospatzen den antzinako jaia da. Historikoki Irlandan, Eskozian eta Man Uhartean ospatzen zen. Gales, Kornualles eta Bretainia bezalako herrialde zeltikoetan antzeko jaialdiak ospatzen ziren egun berean. Bealtaine eta Samhain ziren Irlandako festa nagusiak. Gaur egun, jaiak bizirik dirau nazio zeltikoetan eta diasporan antolatzen diren ekitaldi folklorikoei esker.

Bealtaine 2006

Bealtaine jaiak artzain-udaren hasiera markatzen zuen, artzainek ganadu-taldeak udako larreetara eramaten zituztenean. Irlandera modernoan Mi na Bealtaine (Bealtaineren hilabetea) maiatzari esaten zaio.

Jaia ospatzeko mendi eta muinoetan suak pizten zituen jendeak Oidhche Bhealtaine egunean (Bealtaine bezpera).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.