Beñat Oihartzabal

Beñat Oihartzabal Bidegorri,[1] Frantzian ofizialki Bernard Oyharçabal izen-abizenez ezaguna,[2][3] (Paris, 1949ko martxoaren 17a) euskal idazlea da, euskalaria, Zuzenbideko lizentziaduna, Euskal Ikasketetan doktorea eta Frantziako Estatuaren CNRS ikerketa erakundeak Baionan duen IKER guneko ikerketa zuzendaria. Euskaltzain oso izendatu zuten 1990eko irailaren 28an.[1] Euskal gramatika du espezialitate nagusi.

Beñat Oihartzabal

CNRSko ikerketa-zuzendaria

Bizitza
JaiotzaParis, 1949ko martxoaren 17a (75 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Tesi zuzendariaAntoine Culioli
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta hizkuntzalaria
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: benat-oihartzabal

Bizialdia

Aita hazpandarra eta ama heraiztarra izaki, euskara entzun du ume-umetatik, Parisen bizi zela ere, eta are gehiago oporraldietan Euskal Herrira etorri eta aitatxirekin izaten zelarik. Eskolara joanda, ordea, euskara arroztu zitzaion: hogei urtetan, euskara ulertuagatik, ez zuen trebetasun handirik euskaraz aritzeko. Beraz, euskararen zaletasuna piztu zitzaionean, 1970eko hamarkadaren hasieran, Zizurrera (Nafarroa Garaia) jo zuen, alfabetatze ikastaro bat egitera; eta Piarres Lafitteren aholkua ere bilatu zuen, euskara funski ikasteko. Oihartzabalengan euskaltzaletasunaren eta eusko abertzaletasunaren pizte horretan, eragin handia izan zuten, halaber, Beñaten anaia Gabrielek eta Hego Euskal Herritik joandako iheslariek.[4][5]

Nanterreko unibertsitatean Zuzenbideko lizentziako ikasketak bukatuta, Seaskako euskara irakasle izan zen, eta Hizkuntzalaritzako lizentzia eta maisutza egin zituen Parisen. Hirugarren zikloko tesia egitera jo zuen Jean Haritxelharrengana, Bordelera. Hizkuntzalaritzako lizentzia eta maisutza eskuratu zituen 1981ean, eta hirugarren zikloko doktoregoa 1982an; Koldo Mitxelenak haren doktore tesia (Charlemagne pastoralaren edizio kritikoa) goraipatu zuen.[4]

1981etik aurrera, Euskal Gramatika irakatsi zuen Baionan sortu berri ziren Euskal Ikasketetan. 1984an, Frantziako Estatuaren CNRS ikerketa erakundean sartu zen, Estatuko doktoregoa lortzeko lanean buru-belarri aritzeko; urte berean, euskaltzain urgazle izendatu zuten. 1987an, Parisko VII. unibertsitatean irakurri zenuen bere lana: Etude descriptive de constroctíons complexes en basque: propositions relatives, temporelles, conditionnelles et concessives, 759 orrialdekoa. Epaimahaiak aho batez eman zion mention tres honorable, aipamen gorena. Geroztik ikerketaburu da CNRS erakundean,[4] eta IKER zentroan (CNRSren menpe dagoen zentroa, euskal hizkuntza eta euskal testuak ikertzen dituena) lan egiten du.[6]

Beñat Oihartzabali gorazarre (Baiona, 2010-03-05)

1989/1990 ikasturtea Massachusetts Institute of Technology unibertsitatean egin zuen, ikertzaile trukaketa baten bidez. 1991an, CNRSk brontzezko domina eman zion, eginiko ikerketa lanengatik.[4]

Euskaltzainburuorde izan zen 2004ko abenduaren 17tik[7] 2009ko azaroaren 4 arte.[8]

2010eko martxoaren 5ean, hirurogeita hamahiru euskalariren omenaldia jaso zuen: Beñat Oihartzabali gorazarre liburuan bilduriko euskal hizkuntzalaritzako berrogeita hamazazpi artikuluak eskaini zizkioten. Euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako mila orrialdetik gorako liburu haren editore izan ziren Ricardo Etxepare (CNRSren IKER ikerketa zentroko burua), Ricardo Gómez eta Joseba Lakarra (EHUko irakasle-ikertzaileak, azken biok).[9][10]

Lanak

Hona hemen Inguma datu basean ageri diren Oihartzabalen lanak (hauetako zenbait, beste egilekide batzuekin eginak dira):[11]

Liburuak

  • 2003: P. Laffitteren sortzearen mendemugako biltzarra.
  • 1999: Euskal gramatika: lehen urratsak V (Mendeko perpausak-1, osagarriak, erlatiboak, konparaziozkoak, ondoriozkoak).
  • 1997: Euskal gramatika: lehen urratsak II (2. argitaraldia).
  • 1991: Euskal gramatika: lehen urratsak I.
  • 1991: Hitz-elkarketa/3.
  • 1990: Euskal gramatika: lehen urratsak III.
  • 1987: Euskal gramatika: lehen urratsak I-II (gai aurkibidea).
  • 1987: Euskal gramatika: lehen urratsak II.
  • 1986: Euskal sintaxiaren zenbait arazo.
  • 1985: Euskal gramatika: lehen urratsak.
  • 1985: Euskal gramatika: lehen urratsak I (berrargitalpena).

Itzulpenak

  • 1993: Gizarte-hitzarmena
  • 1992: Sisyforen mitoa

Irakasgaiak

  • 2004: Oinarrizko Hizkuntzalaritza II
  • 2003: Oinarrizko Hizkuntzalaritza II

Hitzaldiak

  • 2004: «"Sainte Elisabeth de Portugal" (1750) eskuizkribuaren garrantzia Zuberoako ohiko trajedien historian».
  • 2000: «Andre Martinet (hilberri-txostena)».
  • 2000: «Euskal testuen edizioen arazo batzuk».
  • 2000: «Pastoralen edizioaz».
  • 1998: «Izen sintagma juntatuak».
  • 1998: «Pastoralak».
  • 1997: «Euskaltzaindiaren hainbat corpus».
  • 1997: «Euskara iparraldean (I)».
  • 1997: «Euskara iparraldean (II)».
  • 1996: «Euskal Herriko Hizkuntz Atlasari buruzko hitzaldia».
  • 1994: «Hitanoaren morfologia».
  • 1994: «Pastorala opera».
  • 1992: «Oihenart, euskal gramatikarien aintzindari ezezaguna».
  • 1992: «Zenbaki-komunztadura (I)».
  • 1992: «Zenbaki-komunztadura (II)».
  • 1991: «"-goa" eta "-keta2" (jendeketa) eta "-keta3" (urketa)».
  • 1991: «Hika (I)».
  • 1991: «Hika (II)».
  • 1991: «Hika (III)».
  • 1991: «Sarrera-hitzaldia: Jean Hiriart-Urrutiren obraz».
  • 1989: «"Gainera" loktailua».
  • 1989: «Gerraurreko sintasi ikerketak».
  • 1989: «Sarrera hitzaldia: Euskal gramatikaren hastapenak (XVII eta XVIII mendeak)».
  • 1989: «Sintaxia Gerraostean».
  • 1988: «Asmo elkarteak, izate elkarteak, ezkonberri elkarteak, elkarte sintetikoak, aposizioak eta hitz-andama ihartuak».
  • 1988: «Juntagailuen kopulatiboa».
  • 1988: «Juntagailuen sailkapena».
  • 1988: «Zenbait kategoria isil euskaraz».
  • 1987: «Euskarazko erlatiboa».
  • 1987: «Frantsesaren eragina euskaran».
  • 1987: «Koordinazioari dagokion atalaren aurkezpidea».
  • 1987: «Pastoralaz (I)».
  • 1987: «Pastoralaz (II)».
  • 1986: «Aditz forma ez jokatuak».
  • 1986: «Hitz ordena».
  • 1986: «Pastoralaz».
  • 1985: «Erlatibakuntza: perpaus erlatibatuaren egitura, izen erlatibatuaren betakizuna haren barnea».
  • 1985: «Hitz ordena hizkuntza tipologian».
  • 1984: «Gramatika Batzordearen X. Biltzarrean hitzaldia».

Artikuluak

  • 2008: «Aurelia Arkotxaren hitzaldi-sarreraren egin ihardespena».
  • 2006: «DSaren barneko zenbait ordena kontu».
  • 2006: «Lardizabalen gramatikaren iturri, ezaugarri eta helburuak».
  • 2006: «Testuen historia dela-eta: Duvoisinen literatura iruzurrak eta santa Jenobebaren koplak».
  • 2004: «Euskaltzaindiaren corpusez».
  • 2003: «"kor" atzizkiaz».
  • 2003: «P. Laffitteren sortzearen mendemugako biltzarra».
  • 2002: «Kausazio aldizkatzea euskal aditzetan».
  • 2001: «Zenbait gogoeta euskarak letra hizkuntza gisa izan duen bilakaeraz ( XVII-XVIII. mendeak)».
  • 2000: «André Martinet (1908-1999)».
  • 1999: «Euskarazko irakaskuntzaren historia: ororen eskolen ildotik, frantses iraultzaren garaiko eskola liburuxka bat».
  • 1999: «Noizkoak diren Zuberoako pastoralei dagozkien lehen dokumentuak».
  • 1998: «Piarres Xarriton Iparraldeko 20. mendeko euskaltzaletasunaren lekuko».
  • 1997: «A. Abbadieren euskal gramatikari buruzko ideiak eta ordu arteko euskal ...».
  • 1997: «Persona izenorde indartuen erabilera erreflexiboa Leizarragaren idazlanetan».
  • 1997: «Euskalkietako hitzen morfologia finkatzerakoan agertzen den arazo batez».
  • 1997: «Hiru aditz aurrizki zahar 16. mendeko testuetan».
  • 1996: «Euskara batua eta euskalkiak».
  • 1996: «Euskararen hizkuntza atlasa: zenbait ezaugarri».
  • 1996: «Hitz eratorriak Marterreren dotrina christiana delakoan (1617)».
  • 1995: «Euskararen mugak hego aldean 1807.ean: Eugène Coquebert de Montbret-en artxiboetan gelditu dokumentuak».
  • 1995: «Hizkuntz atlasa dela eta».
  • 1994: «Oihenart, euskal gramatikarien aitzindaria».
  • 1994: «Eratorpenaz».
  • 1994: «Gramatika batzordearen jardunaldiak».
  • 1994: «Hikako adizkeren paradigmen aurkezpena».
  • 1993: «Euskara batuari Iparraldetik behatuz».
  • 1993: «Oihenart eta euskal letrak».
  • 1993: «Pastoralaren jatorriari eta noizkotasunari buruzko ikerketak».
  • 1992: «Euskararen mugez egin lehen mapak (1806-1807)».
  • 1992: «Lehenbiziko inkesta geo-linguistikoak Euskal Herrian frantses lehen inperioaren denboran: Ipar aldean bildu dokumentuak».
  • 1992: «Elizanburu kondatzailearen euskara».
  • 1991: «Beñat Oihartzabalen Euskaltzaindian sartzeko mintzaldia».
  • 1990: «Euskarazko kazetaritzaren lehen entseiua: A. Chaho-ren Euskal Herriko Gaseta (1848)».
  • 1989: «Izenordain espletiboak eta euskal aditzaren morfologia».
  • 1988: «Operatzaile isila euskarazko perpaus erlatiboetan».
  • 1986: «Erlatibakuntza: perpaus erlatiboaren egitura; izen erlatibatuaren betakizuna haren barnean».
  • 1985: «Behako bat ezezko esaldieri».
  • 1984: «Ba- baiezko aurrezkia».
  • 1983: «Euskarazko erlatiboez oharño bat».

Erreferentziak

  1. Beñat Oihartzabal Bidegorri euskaltzain osoaren fitxa, Euskaltzaindiaren webgunean.
  2. Frantziako legeak ez du izen-abizenak euskaraz jartzeko aukerarik ematen.
  3. (Frantsesez) «Le linguiste Bernard Oyharçabal, directeur de recherches CNRS, reçoit un liber amicorum de ses collègues», CNRS erakundearen webgunea.
  4. Jean Haritxelhar: «Beñat Oihartzabal Euskaltzaindian sartzea», Euskera, 1991.
  5. Luzien Etxezaharreta: «Beñat Oihartzabal: "XXI.eko Europan egon eta aldi berean euskaldun bizi"», Argia, 1309. zenbakia, 1990-10-14.
  6. (Frantsesez) IKER ikerketa zentroaren organigrama, zentro horren webgunean.
  7. Irune Berro: «Andres Urrutia aukeratu dute euskaltzainburu, gehiengo osoz, Jean Haritxelharren ordez aritzeko», Berria, 2004-12-18.
  8. «Aurelia Arkotxa, euskaltzainburuordea», Berria, 2009-11-04.
  9. Euskaltzaindiko Prentsa Zerbitzua: «Beñat Oihartzabali gorazarre», Euskaltzaindiaren webgunea, 2010-03-08.
  10. (Frantsesez) «Le linguiste Bernard Oyharçabal, directeur de recherches CNRS, reçoit un liber amicorum de ses collègues», IKER euskal hizkuntzaren eta euskal testuen ikerketa zentroaren webgunea.
  11. Inguma, Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea. «Beñat Oihartzabal» www.inguma.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2018-09-03).

Kanpo estekak

  • Beñat Oihartzabal: «Bokal koloratuei jarraikiz», Iritzi-muinetik, 2010-11-05. [Beñat Oihartzabal euskaltzainak Xarles Bidegainen sarrera hitzaldiari emandako erantzuna.]
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.