Beñat Mardo
Beñat Mardo XVIII. mendeko idazle eta bertsolari zuberotarra zen. Ezagutzen den bertsolaririk zaharrentzat jotzen da.[2].
Beñat Mardo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barkoxe, XVIII. mendea[1] |
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria |
Heriotza | Barkoxe, ? ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta idazlea |
Biografia
Apenas ezagutzen den bere bizitzari buruzko daturik.
Barkoxen jaio eta hil zen. Basabila edo hiri behere auzokoa zen eta lanbidez jostuna.
Lanak
Zuberoan garrantzi handiko bertsolaria izan zen; ahoz Jean-Louis Davanten aburuz herrialde honetan historiako onena da XX. mendeko Louis Ligetxekin batera. Askoz lehenago Agosti Xahok barkoxtarraren bertsotan aritzeko erraztasuna azpimarratzeko esan zuen hogei liburukitan ere ez zirela sartuko berak egindakoak[3].
Hala ere, bakan batzuk baino ez dira gorde, 6-8 edo; hauexek dira:
- Herriko semeak 1998an taularatutako pastoralean[4] Patrick Keheille herrikideak hiru jaso zituen:
- Beñat Mardoren kantorea; "Müseña" Barkoxe hiri gainekoarekin[5] izandako dema. Ni deitzen nük Beñat Mardo hitzekin hasten da eta bai Louis Dassancek[6] bai Jean Dominique Julien Salaberrik[7] argitaratu dutena. Grafia desberdintasunez gain, mauletarrarenak bi bertso gehiago du.
- Arbotiko prima eijerra. Jean Jaurgain ozaztarrak lehen aldiz 1899an bildua, Benito Lertxundik oso kanta ezaguna bihurtu du Jaun Baruak izenburuarekin[8] baina askotan kanta "herrikoi" gisa ageri da, Mardoren aipamenik gabe.
- Barkoxeko gatü jalen khantorea.
- Dialogue entre un paresseux et un galantin ("Alfer baten eta ñapur zahar baten arteko solasa"): mitikiltar batekin izandako kobla lehia.
- Garrüzen eztei batzuetan emandako kantua, Barkoxeko andre bat han ezkondu zela eta. Arboti eta Garrüze herriak bere bertsoetan agertzeak esan nahi du Mardok arrakasta zuela Amikuzen, Zuberoaz gain.
- Bestaliarrak[9].
- Jaun barua Uharten[10].
- Xipa besta batez[11]
Diskografia
- Benito Lertxundiren disko bi hauetan agertzen da Jaun baruak kanta: ...eta maita herria, üken dezadan plazera eta Hunkidura Kuttunak I
Iturriak
- Jean-Louis Davant: Zuberoako literaturaz. Antologia laburra, Euskaltzaindia, Bilbo, 2008; 30-36.or.
Erreferentziak
- Harluxet hiztegi entziklopedikoak mendearen hasieran jaio zela jasotzen du; 1769an ezkontza batean kantatu zuela ezagutzen da.
- Mardo Lur hiztegi entziklopedikoan.
- Biarritz entre les Pyrénées et l'ocean. Itinéraire pittoresque, 1855; 2. liburukia, 159.or.
- Mardo izan zen Barkoxek emandako pastoral honetako protagonistetako bat, Pierre Topet eta Léon Uthurbururekin batera.
- Gogoan izan Mardo hiri beherekoa zela.
- Pierre Narbaitzek topatu zuen eta Dassancek atera zuen Gure Herria aldizkarian 1967ko azaroan.
- Chants populaires du Pays Basque paroles et musique originales recueillies et publiées avec traduction française (1870) liburuan agertua.
- Kanta hau e-boza.comen.
- Bertso horiek Euskal Poesiaren atarian
- Ez konfunditu Arbotiko prima eijerra kantuaren hasieran agertzen den "Jaun baruarekin". Bertsoa Klasikoen gordailuan.
- Bertso hauek Klasikoen gordailuan.
Ikus, gainera
Kanpo loturak
- Iturrietan aipatutako liburua pdf.n.
- Beñat Mardo Literaturaren Zubitegian.
- Barkoxeko koblakari-eskola XVIII-XIX. mendeetan Patri Urkizuren lana.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.