Beñat Dagorret
Beñat Dagorret[1] (Makea, 1927ko urtarrilaren 31 – 1993ko ekainaren 29a) idazle eta irakasle euskaltzalea izan zen.
Beñat Dagorret | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Makea, 1927ko urtarrilaren 31 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 1993ko ekainaren 29a (66 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta katedraduna |
Biografia
1927an Makea Ameztoia etxaldean jaio zen; gurasoak Domingo Dagorret eta Mari Goiti zituen eta zortzi seme-alabaren artean gazteena zen. Ikasketak Makeako eskolan eta Hazparne, Uztaritze eta Baionako apaizgaitegietan egin zituen; haietan Piarres Lafitte, Etienne Salaberri edota Piarres Narbaitz izan zituen irakasle.
Parisera hamabi bat urtez egon zen. Han lanbidez aireportuko bulegoetan aritu zen eta aldi berean euskal diasporaren ekimenetan engaiatu zen; Herria astekarian lehen eta Elgar hilabetekarian gero artikuluak idazteari ekin zion. Parisko Eskual Etxeak antolatutako ikastaroetako lehen euskara irakasleetakoa izan zen eta Etxeko lehen idazkaria izan zen. Parisko urteetan Mari Terexa Arkondo lekondarrarekin ezkondu zen; bikoteak bi seme-alaba izan zituen, Dominique (Paris, 1959) eta Anita (Baiona, 1961).
1960an Euskal Herrira itzuli zen eta familia Baionan bizi izan zen. Euskarazko artikuluak idazten jarraitu zuen, aipatu Herria astekarian eta Basque-Éclair egunkari sortu berrian; euskara irakasten (metodo bat ere asmatu zuelarik) segitu zuen eta helduei Baionako Euskal Museoan zein gazteei Uztaritzeko seroren ikasketxean eskolak eman zituen.
Bizitokiz aldatu eta Donapaleura joan ziren, Jean Errekart diputatuak deiturik. Lur Berrin hasi zen lanean. Kazetaritza ez zuen utzi eta Basque-Éclair desagertu zenean, argitalpen hau irentsi zuen Sud Ouest egunkarian idatzi zuen.
1993an hil zen. Makea sorterrian ehortzi zuten.
Lanak
Itzulpena
- Beilaria, zertan da gaua?[3]. Bernard Darricau baionesaren Veilleur, où en est la nit? eleberriaren itzulpena, egile honek eskatuta. Itzulpena zenbait urtez Piarres Xarritonen esku egon eta gero Elkarrek 2000n argitaratuta. ISBN 84-8331-627-7[4].
- Izan xumea[5]. Jeanne Monteilen Passé simple lanarena. Edizio elebiduna. Vents et marées aldizkariaren zenbaki berezia, 1987ko martxoa. ISSN 0154-6473.
Erreferentziak
- Frantsesez Bernard.
- Beñat Dagorreten ipuin baten erreferentzia Ibiñagabeitia Proiektuaren webgunean.
- Liburuaren erreseina Elkarren webgunean.
- Liburuaren aitzin-solasa.
- Izan xumea Sudoc katalogoan.