Beñat Auzki

Beñat Auzki Etxepare (Baiona, 1983ko abuztuaren 1a) lapurtar errugbilaria da, harroin eta orpokatzaile postuetan jokatzen duena. 2013-2017 bitartean, Top 14an aritu zen Bordeaux Bèglesekin, eta 2017-2018 bitartean Pro D2an FC Grenoblerekin.[1] 2010etik 2019ra, 39 partida jokatu zituen Espainiako selekzioarekin, eta 45 puntu lortu.[2]

Beñat Auzki
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBeñat Auzqui Etchepare
JaiotzaBaiona, 1983ko abuztuaren 1a (40 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Union sportive Garazi1993-2002
Union sportive dacquoise2002-2004
Peyrehorade sports rugby2004-2009
Union sportive Tyrosse rugby Côte sud2009-2013
Union Bordeaux Bègles2013-2017
FC Grenoble2017-2018
Union sportive Tyrosse rugby Côte sud2018-2019
Union sportive dacquoise2019ko uztaila-
 
Posizio edo espezialitateaorpokatzailea
harroina

Bizitza

Nahiz eta Baionan jaio, Donibane Garazin hasi zen errugbian Beñat Auzki, 10 urte zituelarik. US Daxeko 21 urtez azpiko taldean jokatu ondoren, Peyrehoradek kontratatu zuen Fédérale 2 mailan aritzeko. 2009tik 2013ra, Fédérale 1ean jokatu zuen, US Tyrosse taldean.[3]

Garai hartan sortu zitzaion Espainiako selekzioarekin jokatzeko aukera, orduko XV del León-en aritzen zen Mattin anaiaren bitartez. 2010eko azaroaren 27an egin zuen debuta, Namibiaren kontra, Palma Mallorcakoan.[3] 2013an, Régis Sonnesek, Espainiako selekzionatzaile ohiak, Top 14ko Union Bordeaux Bèglesera eraman zuen; bertan sinatu zuen bere lehenbiziko kontratu profesionala.[4]

Bordelen lau denboraldi igaro eta gero, FC Grenoblek kontratatu zuen 2017an. Urte bat bakarrik eman zuen Isèreko klubean, 2018an US Tyrossera aldatu baitzen. 2019an errugbi profesionala uztekotan ibili bazen ere, azkenik US Daxera itzuli, eta hiru denboraldiz jokatu zuen bertan, Fédérale 1ean lehenbizikoan, eta Nationalen beste bietan.[1] 2019ko martxoan aritu zen azkeneko aldiz Espainiako selekzioan, Belgikaren aurka.[2]

Kirol profesionala 2022ko udan utzi arren, errugbia ez zuen erabat alboratu, eta Landetako Rion Morcenx talde amateurrera joan zen.[5]

Ibilbidea

Palmaresa

FC Grenoble

  • Top 14ra igotzeko kanporaketa; irabazlea: 2018

Erreferentziak

  1. Benat Auzqui. itsrugby.es (Noiz kontsultatua: 2022-7-15).
  2. Benat Auzqui Etchepare. espnscrum.com (Noiz kontsultatua: 2022-7-15).
  3. Corral, Iñigo. Beñat Auzqui, de profesión pilier. revista22.es (Noiz kontsultatua: 2022-7-15).
  4. Du côté des pros : Beñat Auzqui (Bordeaux-Bègles). rugbyamateur.fr (Noiz kontsultatua: 2022-7-15).
  5. Rugby Amateur. Un ex-joueur de Top 14 débarque en Fédérale 2, un autre en Fédérale 3. actu.fr (Noiz kontsultatua: 2022-7-15).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.