Baztango Donejakue bidea
Baztango Done Jakue bidea Ipar Euskal Herria eta Hego Euskal Herriaren artan eta Pirinioak gurutzatuz Baztan eta Belate mendatean barna doan Done Jakue bidearen ibilbide edo adarra da.
Ibilbide nagusia edo bigarren mailako beste ibilbideak bezain ikertua egon ez arren, ibilbide hau ezagutzen direnen artean zaharrenetakoa da. Baionatik zetozen erromesak Baztan haranean barna jeitsi, Belate mendatea igaro eta Arre udalerrian Done Jakue bidearekin bat egiten zuten.
Une honetan, ibilbide hau erromesentzat zerbitzu eta seinalizazio egokiz hornitzeko hainbat lan eta egitasmo martxan daude.
Ibilbidea
Udalerria | Probintzia | Santiagorako distantzia (km) | Webgunea |
---|---|---|---|
Baiona | Lapurdi | 839 | |
Uztaritze | Lapurdi | 825 | |
Zuraide | Lapurdi | 817 | |
Ainhoa | Lapurdi | 810 | |
Dantxarinea | Nafarroa | 808 | |
Urdazubi | Nafarroa | 805 | |
Otsondo | Nafarroa | 795 | |
Amaiur | Nafarroa | 789 | |
Arizkun | Nafarroa | 784 | |
Elbete | Nafarroa | 780 | |
Elizondo | Nafarroa | 779 | |
Lekarotz | Nafarroa | 777 | |
Irurita | Nafarroa | 774 | |
Zigaurre | Nafarroa | 771 | |
Ziga | Nafarroa | 769 | |
Aniz | Nafarroa | 765 | |
Berroeta | Nafarroa | 763 | |
Almandoz | Nafarroa | 760 | |
Belate mendatea | Nafarroa | 752 | |
Lantz | Nafarroa | 744 | |
Olague | Nafarroa | 739 | |
Leazkue | Nafarroa | 736 | |
Burutain | Nafarroa | 730 | |
Ostitz | Nafarroa | 727 | |
Enderitz | Nafarroa | 726 | |
Olaitz | Nafarroa | 722 | |
Arreko trinitatea | Nafarroa | 715 |
Kanpo estekak
- Nafarroako Done Jakue bideko adiskideak (Gaztelaniaz)
- Baztango DoneJakue bideaBaztan Turismo
Iruditegia
- Amaiur. Jakes iturria
- Amaiur. Ospitalia
- Irurita.Iturria
- Irurita Jauregia
- Irurita Jauregiko bainuontzia
- Irurita pilotakua
- Zigako eliza
- Zigako elizpeko hilobia
- Zigako iturria
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.