Baztan haraneko gudua
Baztan haraneko gudua Konbentzio Gerrako gudaldia izan zen, 1794ko uztailaren 23aren eta abuztuaren 1aren artean gertatua, Bon Adrien Jeannot de Moncey buru zuen Mendebaldeko Pirinioetako Armada frantziarraren eta Ventura Caro buru zuen espainiar armadaren artean. Gudua, eta baita gerra bera ere, Frantziako Iraultzako Gerren zati bat besterik ez zen izan eta, garaipenaren ondoren, frantziarrek Gipuzkoa konkistatu zuten.
- Artikulu hau guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baztan (argipena)».
Baztan haraneko gudua | |||
---|---|---|---|
Konbentzio gerra | |||
Mendebaldeko frontea | |||
Doneztebe gaur egun | |||
Data | 1794ko uztailaren 23-abuztuaren 1 | ||
Lekua | Baztan, EH | ||
Koordenatuak | 43°08′49″N 1°31′02″W | ||
Emaitza | Frantziarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Aurrekariak
Sans-culotteen kanpamenduko gudua
1793ko urriaren 5ean, Mendebaldeko Pirinioetako Armadaren buruzagi nagusi izendatu zuten Jacques Léonard Muller jenerala. 1793. urtea gatazka aipagarririk gabe igaro bazen ere, hurrengo urtean mendebaldeko Pirinioak guduzelai bilakatu ziren. Otsailaren 5ean, José de Urrutia y de las Casasek eraso egin zion Mendebaldeko Pirinioetako Armadari Hendaiatik gertu, baina Louis Dubouquet buru zuen frantziar dibisioak eutsi zion 13.000 espainiar oinezkoen erasoari. 335 espainiar eta 235 frantziar hil ziren batailan.[1].
Nafarroako erasoak
Ekainaren 3an, Lavictoire jenerala buru zuen frantziar osteak eraso egin zien espainiarrek Berderizen (Baztan) zituzten fortinei, eta baita hartu ere. Lefranc jeneralaren 2.000 soldaduak, berriz, oldarka sartu ziren Izpegiko espainiar gotorlekuan, Donibane Garazitik 13,5 kilometro mendebaldera. Espainiarrek Erratzu aldera ihes egin behar izan zuten. Erratzuko eta Otsondoko beste kokagune batzuk ere egun horretan hartu zituzten frantsesek.[2][3]
Ekainaren 23an, Ventura Caro jeneral gorena saiatu zen Urruñako Kalbariomendi hartzen, baina haren 8.000 oinezko eta 500 zaldunak azpiratuak izan ziren. 500 espainiar gudari hil edo zauritu ziren, eta 34 preso hartuak izan ziren; frantziarrak, berriz, 30 hil eta 200 zauritu ziren.[1][4]
Gudua
Argintzu mendia
Ekainean lortutako garaipenen ondorioz, frantziarrak Baztan haranean sartu ziren. Mullerrek haranean espainiarrek zituzten posizioak erasotzeko agindua eman zion Monceyri. Uztailaren 10ean, Antoine Digonet zuzenduriko 4.000 frantziarrek Zamorako oinezko batailoia eta Légion Royal eraso zuten Elizondotik 10 kilometrotara hegoalderantz dagoen Argintzu mendian. Defendatzaileek 314 erori izan zituzten, tartean Saint-Simon markesa. Gudua izan eta gero, errepublikazaleek 49 erregezale sarraskitu zituzten[1].
Baztan
Monceyk bere bi dibisoi zituen, hau da:[1]
- Bon-Adrien Jeannot de Moncey: 13 oinezko batailoi, 800 zaldun eta 18 kanoi
- Henri Delaborde: 9 oinezko batailoi
- Jean Henri Guy Nicolas de Frégeville: 9 oinezko batailoi, 2 zalditeria arinaren eskuadroi
Uztailaren 23an, Monceyk espainiarrak eraso zituen Baztanen, Elizondon eta Donezteben. Uztailaren 27 eta 30rako, espainiar defentsak gaindituak zirenez, defendatzaileek Bidasoa jarraitu zuten itsasorantz. Erori eta presoen datua ezezaguna bada ere, frantziarrek 200 espainiar eta 4 kanoi hartu zituzten. Abuztuaren 1ean, Monceyren 12.000 soldadu Irun eta Hondarribia artean dagoen San Martzial gainak erasotzeko gai izan ziren. Maniobrak setiatua, Vicente de los Reyesek 2.000 soldadu eta 300 kanoi errenditu zituen. Frantziarrek 600 erori izan zituzten[1][5].
Ondorioak
Monceyren erasoari esker Bidasoan zegoen frontea erori zen. Abuztuaren 2an frantziarrek Pasaia eta hurrengo egunean Donostia konkistatu zituzten eta haiekin batera 1.700 preso eta 90 kanoi. Erasotzaileek apenaz ez zuten eroririk izan. Tolosa ere laster okupatu zuten[1][5].
Erreferentziak
- Smith, Digby. (1998). The Napoleonic Wars Data Book. Londres: Greenhill ISBN 1853672769..
- Beaulac. Mémoires sur la dernière guerre entre la France et l'Espagne dans les Pyrénées occidentales. Treuttel et Würtz, 1801, books.google.es (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
- Ballarena. Baztan 1792/1795, Konbentzio gerra. 4. Kapitulua. Erratzuko kontuak, erratzukokontuak-ballarena.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
- de Marcillac, Louis. Historia de la guerra entre la Francia y la España, durante la revolucion francesa. Imprenta de Repullés, 1815, books.google.es (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
- Beckett-Chandler, 300. orr.
Bibliografia
- Beckett, Ian. (1987). Napoleon's Marshals. New York: Macmillan ISBN 0029059305..