Bazilio Olara-Okello
Bazilio Olara-Okello (Uganda, 1929 – Khartum, 1990eko urtarrilaren 9a) Ugandako presidentea izan zen 1985ean. Militarra eta Ugandako Askapen Nazionaleko Armadako buruzagietako bat izan zen. Tanzaniako armadarekin batera parte hartu zuen 1979an Idi Amin boteretik kendu zutenean. Acholi etniaren boterearen marjinazioarekin haserre, 1985eko uztailaren 27an Milton Obote boteretik kendu zuen estatu-kolpea zuzendu zuen. Uztailaren 27tik 29ra estatuburua izan zen. 29an Tito Okello ordezkatu zuen eta Olara-Okello teniente-jeneral eta Indar Armatuen buruzagia izendatu zuten. Sudanera erbesteratu zen Yoweri Musevenik gerra zibila irabazi ondoren.
Bazilio Olara-Okello | |||
---|---|---|---|
1985eko uztailaren 27a - 1985eko uztailaren 29a ← Milton Obote - Tito Okello → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Uganda, 1929 | ||
Herrialdea | Uganda | ||
Heriotza | Khartum, 1990eko urtarrilaren 9a (60/61 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Gradua | teniente jeneral | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Uganda National Liberation Front (en) |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.