Bazar (azoka)
Bazarra (persieraz: بازار; hindiz: बज़ार) Ekialdeko eta Afrikako iparraldeko azoka publikoa da.[1]
- Artikulu hau persiar azokari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bazar (argipena)».
Izena
Arabiar souq-en antzekoa da. Hitzak persierazko jatorria du. Persierazko bāzār hitzak pahlavierazko baha-char (بهاچار) hitzetik dator, euskaraz "prezioen tokia" esan nahi duena[2].
Historia
Bazarrak K.a. 3.000 urtean bazirela adierazten duten indusketa arkeologikoak egin dira[3]. Hasiera batean hiriko harresietatik kanpo sortu ziren eta karabanen betebeharrak asetzea zuten helburu. Hiriak populazioz handitu ahala bazarrak hiri barnean egiten hasi ziren, ate batetik bestera zihoan kalean zehar hedatzen ziren.
Bazar hauek merkataritza sustatzeaz gain hirien arteko kultura eta informazio trukea ere ahalbidetzen zuten[4]. Denborak aurrera egin ahala bazar handiak sortuz joan ziren Iraneneta Ekialde Hurbileko herrialdeetan, eta ondoren gehiago zabaldu ziren, Erdialdeko Asia eta Afrikara ere bai. Sona handia hartu zuten Isfahan, Samarkanda, Kairo, Bagdad, Timbuktu eta Indiako hiri ugaritako bazarrek.
Bazar ezagunak
Europan
- Bazar Handia (Istanbul, Turkia)
- Espezieen bazarra (Istanbul, Turkia)
- Bazar Zaharra (Skopje, Ipar Mazedonia)
- Baščaršija (Sarajevo, Bosnia-Herzegovina)
Asian
- Tabrizko bazarra (Tabriz, Iran)
- Bazar Handia (Isfahan, Iran)
- Vakil (Shiraz, Iran)
- Altyn Asyr bazaar (Asgabat, Turkmenistan)
- Siyob bazarra (Samarkanda, Uzbekistan)
- Bazar Handia (Ürümqi, Txina)
- Chandni Chowk (Delhi, India)
- Qissa Khawani Bazaar (Peshawar, Pakistan)
- Chowk bazarra (Dhaka, Bangladesh)
- Namche Bazaar (Namche, Nepal)
Afrikan
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. Hiztegia. .
- (Ingelesez) «bazaar | Origin and meaning of bazaar by Online Etymology Dictionary» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
- Pourjafar, Mohammadreza; Amini, Masoome; Hatami Varzaneh, Elham; Mahdavinejad, Mohammadjavad. (2014-03-01). «Role of bazaars as a unifying factor in traditional cities of Iran: The Isfahan bazaar» Frontiers of Architectural Research 3 (1): 10–19. doi: . ISSN 2095-2635. (Noiz kontsultatua: 2019-10-20).
- Hanachi, P. and Yadollah, S.. (2011). Tabriz Historical Bazaar in the Context of Change. ICOMOS Conference Proceedings, Paris,.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |