Bayonne (ibaia)
Bayonne ibaia San Laurendi ibaira ipar kostaldetik isurtzen duen ibaia da, Quebecen. Lanaudière eskualde administratiboko ur ibilgu garrantzitsuenetako bat da. Baionan jaiotako Pierre de Lestagek jaioterriaren izena jarri zion XVIII. mende hasieran.[1]
Ibaiak ondorengo konderrietako udalerri nagusiak zeharkatzen ditu, honela:
- Matawinie: Saint-Félix-de-Valois udalerria.
- D'Autray: Saint-Gabriel-de-Brandon, Saint-Cléophas-de-Brandon, Sainte-Élisabeth eta Sainte-Geneviève-de-Berthier udalerriak.
Ibaian gora dituen lau laku nagusietatik edaten du: Berthier, Mondor, Poitras eta Vert. Laurentidesko goi-lautadako urak San Laurendiko beterrira eramaten ditu, guztira 347 km²-ko arroa osatuz.
Erreferentziak
- Rivière Bayonne Quebeceko Toponimia Batzordearen webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.