Batxilergo
Batxilergoa edo DBHO siglez ezagunagoa (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Ondorengoa), Espainian Batxilergo titulua lortzen den eta 2 urteko iraupena duen hezkuntza-etapa da. Normalean ikasleak 16 urte dituenean hasten da eta 18 dituenean amaitzen da.
Batxilergoa egiteko, lehenengo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu behar da eta Batxilergoa amaitutakoan, Goi Mailako Prestakuntza Ziklo edota Unibertsitatera igaro daiteke.
Hiru motatako batxilergoak daude: arrunta, gauekoa edo urrutikoa. Gauekoa normalean batxilergoa lortu nahi duten helduentzat izaten da eta urrutikoa, kartzelan edo bestelako arrazoiengatik ikasgeletara joan ezin den jendearentzat.
Antolaketa Espainian
Garai batean, Balioanizdun Batxilergo Bateratua egiten zen eta hiru urteko iraupena zuen. Gaurko DBH 3, 4 eta Batxilergo 1aren aurrekaria zen. Unibertsitatera sartzeko Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea egiten zen eta urtebeteko iraupena zuen, egungo Batxilergo 2aren aurrekaria; egun, ordea, Espainian modelo bera erabiltzen da, baina autonomia erkidego bakoitzak bere aldaketak egin ditzake.
Hiru batxilergo daude: Arteak, Zientziak eta Giza Zientziak (Letrak).
1. Batxilergoa |
---|
Ikasgai arruntak |
|
Modalitatezko ikasgaiak (ibilbide bakoitzetik 3 aukeratzen dira) |
ARTEAK | ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIA | GIZARTE ZIENTZIAK | |||
Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua | Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza | Natura eta Osasun Zientziak | Zientziak eta Ingeniaritzak | Humanitateak | Gizarte Zientziak |
|
|
|
|
|
|
Hautazko ikasgaiak (1 aukeratzen da) |
|
2. Batxilergoa |
---|
Ikasgai komunak |
|
Modalitatezko ikasgaiak (ibilbide bakoitzetik 3 aukeratzen dira) |
ARTEAK | ZIENTZIAK ETA TEKNOLOGIA | GIZARTE ZIENTZIAK | |||||
Arte Plastikoak, Irudia eta Diseinua | Arte Eszenikoak, Musika eta Dantza | Naturaren Zientziak | Osasunaren Zientziak | Zientziak eta Ingeniaritzak | Humanitateak | Geografia eta Historia | Administrazioa eta Kudeaketa |
|
|
|
|
|
|
|
|
Hautazko ikasgaiak (1 aukeratzen da) |
|