Batman (telesaila)
Batman 1960ko hamarkadako AEBetako superheroi telesail bat da. Bob Kane eta Bill Finger komikigileen Batman superheroiaren komikietan oinarritua dago. Bertan, Adam West, Burt Ward, Alan Napier, Neil Hamilton, Stafford Repp, Madge Blake, Yvonne Craig eta Cesar Romero aktoreek antzeztu zuten. Telesailaren William Dozier sortzailea berak narratzailearen ahotsa ipini ohi zuen.
Batman (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | William Dozier |
Izenburua | Batman |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 3 |
Atalak | 120 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa, superhero television program (en) , television adaptation (en) , abenturazko telesaila, ekintzako telesaila, komedia eta polizia-telesaila |
Iraupena | 25 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | Batman |
Honen parte da | Batman in film (en) |
Antzezlea(k) | |
Adam West (Batman) Burt Ward (Robin (en) ) Alan Napier (Alfred Pennyworth (en) ) Neil Hamilton (en) (James Gordon (en) ) Stafford Repp Madge Blake Yvonne Craig (Barbara Gordon (en) ) César Romero Burgess Meredith Anne Baxter Vincent Price Van Johnson Carolyn Jones Frank Gorshin (en) Linda Harrison (en) Victoria Vetri Joe E. Tata Michael Rennie (en) Barbara Nichols Bruce Lee (Kato (en) ) James Brolin Joan Collins Ted Cassidy David Lewis Vito Scotti (en) Mae Clarke George Barrows Don Wilson Michael Pate Julie Newmar Jock Mahoney Eartha Kitt Joan Staley Howard Duff James Gammon Peggy Ann Garner Phyllis Diller Francis X. Bushman Victor French Whitney Blake Damian O'Flynn Jack Kelly Tisha Sterling Allen Jenkins Reginald Denny (en) Francine York Norman Alden (en) Cliff Osmond Alan Hale, Jr. (en) John Mitchum (en) Joe Flynn (en) Gypsy Rose Lee Paul Picerni Roy Jenson Ziva Rodann (en) James Griffith Barry Dennen (en) William Boyett George Furth Roger C. Carmel Myrna Dell Barbara Stuart Percy Helton Stanley Adams Bill Quinn (en) Fritz Feld Burton Hill Mustin Norma Varden Jerry Mathers John Beradino Paul Mantee Victor Lundin Jack Perkins John Crawford Ric Roman Martin Kosleck Harvey Lembeck Larry J. Blake Alberto Morin Peter Leeds Fred Aldrich Billy Curtis Van Williams (The Green Hornet (en) ) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Greenway Productions (en) 20th Television (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Neal Hefti (en) |
Argazki-zuzendaria | Sam Leavitt |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | American Broadcasting Company |
Hasiera-data | 1966ko urtarrilaren 12a |
Amaiera-data | 1968ko martxoaren 14a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Earth-66 (en) eta Gotham City |
ikusi
| |
Euskal Herrian ETB1an euskaraz eta ETB2an gaztelaniaz aireratu zen.
Telesail honen sarrerako eta amaiera kredituetako "Batman Theme" doinu edo abestia Neal Hefti musikariak konposatu zuen, gainontzeko musika Nelson Riddle eta Billy May musikarien eskutik konposatu zelarik.
Gaur egungo Batmanen filmak ez bezala, honako telesail honen arrakasta itzela inongo efektu berezirik gabeko seuperheroiaren nolabaiteko parodia zelakoan datza, Batman antzezten zuen Adam West aktoreak galai planta izan arren ohiko superheroiek eta Batman berea ez bezala fisikoki sasoi bete-betean ez baitzegoen. Bestalde, borrokaldietan kolpeak eta ukabilkadak onomatopeien hizkiekin eta musikarekin irudikatzen ziren, komikiak bailiran. Telesailak eta pertsonaiek 1960ko hamarkadako Beat belaunaldiaren estetika izateak ere telesailaren hedapenean zerikusi handia izan zuen.
Bestalde, telesailak bere moraltasun ukitu edo hiritartasun alhokuak ere bazituen, adibidez, protagonistek gidatu aurretik segurtasun gerrikoa jarri behar zela maiz aipatu ohi zuten, bai eta haur eta nerabeek etxekolanak egin behar zituztela, gainera bitxikeria gisa, Batman eta robinek inoiz ez zuten alkohol tantarik edan, aldiz, edonora zoaztela ere edateko beti esnea eskatu ohi zuten.
Aktoreak
- Batman / Bruce Wayne - Adam West
- Robin / Dick - Burt Ward
- Alfred maiordomoa - Alan Napier
- O'Hara poliziaburua - Stafford Repp
- Gordon komisarioa - Neil Hamilton
- Joker - César Romero
- Pinguino - Burgess Meredith
- Asmakizun - Frank Gorshin/John Astin
- Kateme - Julie Newmar / Lee Meriwether / Eartha Kitt
- Narratzailea - William Dozier (telesailaren sortzailea eta ekoiztailea)
- Barbara Gordon / Batneska - Yvonne Craig
Iruditegia
- Batman (Adam West) eta Batneska (Yvonne Craig).
- Gaizkile hirukote nagusia: Pinguino (Burgess Meredith), Asmakizun (Frank Gorshin) eta Joker (César Romero).
- Kateme (Julie Newmar).
- Batneska (Yvonne Craig).
Kanpo estekak
- Batman filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Batman telesaileko sarrera eta amierako doinua edo abestia entzungai. Youtube.com