Batik
Batik ehuna, papera eta larrua apaintzeko teknika da, ehuna argizariz basitu, argizaritan marrazkiak egin eta ehuna tintatan sartuz egiten dena. Era horretara, marrazkia grabaturik geratzen da ehunean. Ekialde Urrunean sortu zen, eta Javan eta ekialdeko beste herrialde batzuetan ere erabiltzen da. Orain dela 1.200 urteko lanak aurkitu dira. Era horretara apaindutako ehunari ere batik deritzo.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.