Bathgate

Bathgate (Eskoziako gaeleraz: Both Chèit, eskozieraz: Bathket), Eskozia erdialdeko udalerria da, Mendebaldeko Lothian eskualdean dagoena. 2011ko erroldaren arabera 20.363 biztanle ditu.

Bathgate
Both Chèit
Bathket
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaMendebaldeko Lothian
Geografia
Koordenatuak55°54′09″N 3°38′35″W
Map
Demografia
Biztanleria22.920 (2016)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00

Etimologia

Izena kumbrierazko izenaren aldaketa da. Hasieran "basurdearen basoa" esan nahi zuen. Aurkituriko agiri zaharretan hainbat eratan azaltzen da izena, Bathchet (1160), Bathket (1250) edota Bathgetum (1316).

Historia

Malcolm IV.a Eskoziakoak herri estatutuak eman zizkion XII mendean. 1606an zilarra aurkitu zen inguruan eta 1608an meategia ireki zuten baina 1613rako jadanik agortua zegoen. Horregatik nekazal eremu txikia izaten jarraitu zuen.

1800 inguruan Glenmavis distilategia eraiki zuten, 1849an Edinburghetiko trena iritsi zen eta 1852an Bathgate Chemical Works lantegia ireki zen ikatza atera eta garraiatzeko. Gertaera hauek populazioaren hazkuntza handia ekarri zuen.

Fosila

1987an East Kirkton harrobian Westlothiana lizziae fosila aurkitu zen, munduan aurkituriko narrasti fosil zaharrena.

Hiritar ezagunak

Iruditegia

Hiri senidetuak


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.