Bath Rugby

Bath Rugby Club Ingalaterrako Bath hiriko errugbi talde bat da. Ingalaterrako errugbi txapelketan jokatu ohi du. 1865an sortu zen, hortaz gaur egungo talde zaharrenetako bat da.

Bath Rugby
Izen osoaBath Rugby Football Club
HiriaIngalaterra Bath, Ingalaterra
Sorrera1865
Kirol zelaiaRecreation Ground
(Edukiera: 12.300)
PresidenteaIngalaterra Bruce Craig
EntrenatzaileaIngalaterra Stuart Hooper
LigaIngalaterrako Liga
2022-238.a
Webguneawww.bathrugby.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
Bath eta Londresko Harlequin taldeen arteko partida.

Historia

1865an sortu zuen Lansdown Cricket Clubak neguan jardueraren bat egiteko helburuaz. 1984an lehenengo Anglo-Galestar Kopa irabazi zuen eta 1986an abiatu zen Ingalaterrako ligako lehenengo urteetan talde nagusia izan zen Leicester Tigersekin batera, 90. hamarkadakoak baititu irabazitako sei txapelketak.

1996an Europako txapelketa handi bat sortzearekin batera Ingalaterrako errugbi taldeak profesionalizatu egin ziren, haien artean Bath ere bai. Urte hartan bertan Ingalaterrako liga eta Anglo Galestar Kopa irabazi zituen eta 1998an lortu zuen Europako txapelketa gorena irabaztea, Heineken Kopa.

Hurrengo hamarkadan ez zen puntako taldea izan. 2006an Heineken Kopako finalerdietara iritsi zen baina Biarritz Olympiquek kanporatu zuen 18-9ko emaitzaz. 2008an Europako bigarren txapelketa kontsideratzen dena irabazi zuen, European Challenge Cup. 2015ean Ingalaterrako txapelketako finala jokatu du baina Saracens taldeak 28-16 emaitzaz garaitu du.

Lorpenak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.