Bath
Bath Ingalaterra hego-mendebaldean dagoen Somerset konderriko hiri bat da. Hiru iturburuk hornitzen dituzten bainuetxeak izateagatik oso ezaguna da. Hiria aipatzen duten lehenbiziko agiri historikoak erromatar garaikoak dira, eta bertako iturburuei buruz dihrdute, alegia, Batheko erromatar termak.
Bath Bath | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Hego-mendebaldeko Ingalaterra |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Somerset |
Ingalaterrako autoritate unitarioaren eremua | Bath and North East Somerset |
Izen ofiziala | Bath |
Jatorrizko izena | Bath |
Posta kodea | BA1 eta BA2 |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°22′53″N 2°21′31″W |
Azalera | 29 km² |
Altuera | 132 m |
Demografia | |
Biztanleria | 94.782 (2011) |
Dentsitatea | 3.268,34 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 43 |
Telefono aurrizkia | 01225 |
Ordu eremua | UTC±00:00 eta UTC+01:00 |
Hiri senidetuak | Brunswick, Alkmaar, Aix-en-Provence eta Kaposvár |
mayorofbath.co.uk |
Hiriak 83.972 biztanle ditu eta bere georgiar arkitekturako eraikin ugari eta ederren ondorioz Gizateriaren Ondare gisa izendatua dago. Adibide gisa Pulteney zubia edo The Circus eraikinak aipa daitezke. Horretaz gain, hiria parke eta gune berde ugariz ongi hornitua dago.
Ingalaterrako hiri ederrenetakoa izatearen ospea du. Batheko Unibertsitatera Erresuma Batua nahiz beste herrialde ezberdinetako ikasle ugari doazenez, urtean zehar hiri honek ikasle eta gazte giro bikaina du.
Ondarea
- Batheko erromatar termak
- Royal Crescent
- Pulteney zubia
- The Circus
- The Parangon
- Batheko abadia
- Batheko Unibertsitatea
Kirola
- Bath Rugby, hiriko errugbi talde ospetsua.
Iruditegia
- Royal Crescent eta aireko ikuspegia.
- The Circus
- Batheko Erromatar Bainuetxerako sarrera
- Bateko erromatar bainuak (termak), barrutik
- Pulteney Bridge zubia
- Pulteney Street kalea
- Bath Parade
- Sarracens Head tabernako irudia
- Batheko unibertsitatea
Kanpo estekak
- (Ingelesez)Batheko Udal webgunea