Bateratze Arraun Elkartea

Bateratze Arraun Elkartea Elantxobe eta Arkotek bat egindako trainerua izan zen 2001 eta 2003 artean trainerua atera zuena. Elastikoak talde bien koloreak zituen, gorria, berdea, horia eta beltza.

Bateratze Arraun Elkartea
Sorrera2001-2003
HerriaEuskal Herria Elantxobe eta Plentzia
(Bizkaia)
EntrenatzaileaEuskal Herria Juan Karlos Gernika
Patroia(k)Euskal Herria Juan Karlos Gernika
Euskal Herria Iraitz Fernandez
Kolorea(k)          gorria, berdea,
          horia eta beltza
Trainerua     Plentzitarra
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2023: Kontxaez
2022: Ligaez
2023ez

Historia

Arraunlari eskasia zela-eta, 2001 urtean Elantxobe eta Arkotek bat egin zuten eta lehen denboraldian Traineruen Euskal Ligan 15. postuan gelditu ziren, urte hartan Elantxobe-Arkote izenarekin.

Bigarren denboraldian Bateratze Arraun Elkartea izena hartu eta maila hobea lortu zuen. 11. postua eskuratu zuen Euskal Ligan A mailako estropadak jokatuz (Zarauzko Ikurrina, Telefonica, Getxo, Petronor, Bermeo...) eta emaitarik onena Getxoko zazpigarren postua izan zuen.

Hirugarren eta azken denboraldian Federazio Ligan kokatua izan zen (2. maila) eta bederatzigarren gelditu ziren. Dena dela TKE Ligako taldeek ez zuten Euskadiko Txapelketan parte hartu eta Bateratzek hirugarren postua eskuratu zuen.

Ligak

Txapelketak

Banderak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.