Batabiar

Batabiarrak[1], latinez batavi, herri germaniarra izan zen, eta gaur egungo Herbehereetan bizi zen. Jatorrian, herri katoaaren parte zen, eta Tazitok Rin ibaikoko deltaren biztanle gisa aipatu zituen (Tazito, Historiae IV). Horren ondorioz, latinez Batavia izen eman zioten eskualde honi.

Erromatar Inperioko Germaniako muga K.o. 70. urtean.
Erromatar Inperioko Germaniako muga K.o. 70. urtean.

Denbora batez, 1795 eta 1806 bitartean, Herbehereek Bataviako Errepublika izena hartu zuten. Indonesiako hiriburua den Jakartari ere, Batavia deitu zioten 1619 eta 1942 bitartean, Herbeheretarrek egindako kolonizazioaren baitan.

K.a. lehen mendearen bigarren erditik K.o. III. mendera arte agertzen dira iturri idatzietan. Batabiar jatorriko soldaduez osatutako erromatar unitate militar batzuei ere ematen zaie izen hau.

Tribuaren jatorrizko izena, badirudi batawjō hitzaren eratorpena izango zela ("uharte ona", honela osatuta: germanikoz bat - ona, bikaina- eta awjō -uhartea, urraren ondoan dagoen lurra) eta, eskualdeko emankortasunari egongo ziola erreferentzia; gaur egun ere, Herbehereetako "fruta-otarrea" (Betuwe) ezizenaz ezaguna da, bere emankortasuna dela eta.

Erreferentzia

  1. Izenaren forma hemendik hartuta: CASENAVE-HARIGILE, Junes. 2002. Latina-Euskara hiztegia. 42. or. [online bertsioa: https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/77389.pdf]. [ikusia: 2020-05-24]

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.