Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia

Batasuna, Aurrerapena eta Demokraziagaztelaniazko UPD nahiz UPyD siglez ezagunagoa— (gaztelaniaz: Unión, Progreso y Democracia[5][6][7][8]) 2007. urtean Espainian sortutako eta 2020. urtean desagertutako alderdi politiko bat izanzen. Nagusiki, espainiar nazionalismoan oinarritutako pentsamoldea zuen.[9]

Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia
Unión, Progreso y Democracia (UPyD)
BozeramaileaGorka Maneiro
Sorrera2007
Desegitea2020
Egoitza nagusiaMadril
Ideologia politikoaprogresismoa
sozial-liberalismoa[1]
laizismoa[2]
zentralismoa[1]
konstituzionalismoa[3]
Europako federalismoa
Zeharkakotasuna
espainiar abertzaletasuna[4]
espainiar nazionalismoa
www.upyd.es

Alderdiaren bultzatzaileak Aski da! taldearen barnean sortutako Plataforma Pro taldean antolatu ziren, alderdia sortzeko bidean. Bultzatzaile nabarmenen artean euskal herritarrak badaude, hala nola Fernando Savater, Rosa Díez eta Carlos Martínez Gorriarán.

Alderdiaren bultzatzaileen esanetan, alderdia «antinazionalista» zen. Espainiar Estatuko nazionalismo periferikoaren aurkako jarrera argia zuen, batez ere Euskal Herrikoaren eta Kataluniakoaren aurkakoa. Espainian nazio bakarra zegoela aldezten zuen, eta sutsuki haren batasunaren alde egiten zuen. Era berean, Espainiako Konstituzioa erreformatzea eskatzen zuten, Espainian federalismoa simetrikoa izan zedin.

Fernando Savater, alderdiaren sorrera ekitaldian.

Hautetsiak

Hauteskundeetako emaitzak

Espainiako parlamenturako hauteskundeak[10]
Urtea botoen %a legebiltzarkideak
2008ko Espainiako hauteskundeak  % 1,2 1 (350etik)
2011ko Espainiako hauteskundeak  % 4,7 5 (350etik)
2015eko Espainiako hauteskundeak  % 0,6 0 (350etik)
2016ko Espainiako hauteskundeak  % 0,2 0 (350etik)

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.