Batasun Pribilegioa

Batasun Pribilegioa[1] (latinez: Privilegium Unionis) Karlos III.ak 1423an plazaratutako agiria izan zen, Iruñeko burguen arteko ika-mikak desagerrarazteko asmoa zuena. Horren bidez, hiri jurisdikzio horiek udal batean bildu ziren, armarri, errejidore, zerga eta bandera bakarren azpian. Pribilegioak, aldi berean, hiruren arteko oztopo eta muga fisikoak suntsitzeko agindu zuen, nahiz eta harresiak ez ziren luzaroan desagertu.

  1. (Ingelesez) «1324 - 1423 - Murallas de Pamplona» Murallas de Pamplona (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
Iruñeko burguak

Denboraren poderioz gatazka latz horiek ahaztu ziren. Hiruren arteko eremuan udaletxea eraiki zen. San Nikolas eta San Zerninen artekoan, berriz, Kale Berria sortu zen 1585an.

Erreferentziak

  1. "Batasun Pribilegioa" esamoldea hemen. "Batasuneko Pribilegioa" esamoldearekin wikipedia eta eratorriak baino ez dira agertzen.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.