Batak herria
Batak herria Hego-ekialdeko Asiako talde etnolinguistikoa da, jatorria Indonesiako Sumatra uhartearen iparraldean duena, Toba aintziraren inguruan. Zazpi multzo nagusitan banaturik daude: Angkola, Dairi, Karo, Pakpak, Silindung, Simalungun eta Toba. Beren hizkuntza, batak deitua halaber, malaysiar-polinesiar hizkuntzen familiakoa da. Kristautasuna da gehienen erlijioa[2].
Batak herria Halak Batak | |
---|---|
Batak Karo etniako ezkonberriak janzkera tradizionalarekin | |
Biztanleak guztira | |
8 milioi inguru (2010) | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Indonesia: 8.466.969[1] Malaysia: 30.000 | |
Hizkuntza | |
Batak hizkuntzak, malaysiera, indonesiera | |
Erlijioa | |
Kristautasuna, Islama, erlijio tradizionalak | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Malaysiar herria. |
Haien herrietan ageri den zurezko arkitektura guztiz berezia da: etxeak lurretik bereizten dituzten oholen gainean jasoak dira, teilatuak irtenak dituztela. Nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi dira: bufaloak eta zaldiak hazten dituzte, eta arroza eta patatak landatzen dituzte batez ere.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/08/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Kewarganegaraan, Suku Bangsa, Agama dan Bahasa Sehari-hari Penduduk Indonesia - Hasil Sensus Penduduk 2010. Badan Pusat Statistik ISBN 9789790644175. (Noiz kontsultatua: 2016-08-29).
- People Cluster: Batak-Nias of Sumatra. joshuaproject.net (Noiz kontsultatua: 2016-08-30).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.