Bataiotegi
Bataiotegia bataioa egiteko kristauek erabiliko duten eraikuntza da. Hau elizari erantsia edota independenteki egon daiteke, baina beti elkarrengandik gertu. Kristautasunaren hasieran, katekumenoak bertan bataiatzen ziren, ume, gazte zein helduak, honela neofito bihurtuz. Bataio eguna dies natalis izango zen: jaiotzaren eguna. Funtsezko elementua bataio igerilekua da eta bertan murgiltzen da bataioa hartzen duen pertsona.
Gaur egun, eliza gehienetan bataiotegia eliz barruan kokatzen da, bataiarri edo ponte izeneko ontzia.
Ezagutzen den lehen bataiotegia Laterango bataiotegia (Erroma) da eta bera izango da ondoren eraiki zirenen eredu.
- Bataiotegi paleokristau baten aztarnak. Erdian bataio igerilekua kokatzen zen.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.